Home > Destakatuak > “Eta orain zer?” bideo laburrak irabazi du Andoain Laburrean saria

“Eta orain zer?” bideo laburrak irabazi du Andoain Laburrean saria

ESCIVI ikastetxeko Aitor Eliasek irabazi du aurtengo Andoain Laburrean bideo lehiaketa “Eta orain zer?” izeneko lanarekin.

Olatz Beobide aktoreak, Jokin Jimenez ekoizleak eta Jonathan Sedeño, Errenteriko Ozzinema zine elkarteko kideak osatzen zuten epaimahaiak baloratu du bideoaren ikuspuntu berritzailea: off ahots baten bidez eta kamera era orijinalean kokatuz, ikasturte berri baten hasieran edozeinek sentitzen dituen bizipenak islatu ditu.

2. saria Unai Garciaren “Copernicus” bideoarentzat izan da, eta Ikusleen Saria Asier Arrieta eta Ibai Muñozen “Martin Ugalde idazlearen laburmetraia” lanarentzat.

Bideo guztiak ikusgai HEMEN

Prentsa Oharra