Arixen Carrero eta Aimar Murua izan dira aurtengo irabazleak 2021ean zehar gidabaimena euskaraz prestatu eta ateratzen dutenen artean egin den zozketan. Kanpaina hau urtero antolatzen da Buruntzaldeko 6 udalerrietan, eta Andoainen bi autoeskolek hartzen dute parte, Mendik eta Bengoetxeak, eta bi izaten dira urtero sarituak Andoainen. Arixen eta Aimarrek 400 euroko saria jaso dute prestakuntza teorikoa ordaintzeko .
Horretarako, autoeskolan izena ematerakoan gidabaimena euskaraz ateratzeko nahia adierazi zuten. Prestakuntza eta azterketa euskaraz egin eta gainditu ondoren, zozketan sartu eta sarituak izan dira