Martxoaren 24an, ostegunean, Bastero Kulturguneko auditorioan, 19:00etan.
LABURBIRA, urtero antolatzen den euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria da. Aurtengo ediziora 19 lan aurkeztu dira eta 9 lan hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. Aukeraketa prozesu hau lurraldetasuna, genero berdintasuna eta filmen maila kontuan hartuz burutu da, 80 minutuko film-sorta ikusgarria osatu eta ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz.
Hastapenetik, Laburbira zirkuituak bi helburu hauek izan ditu: batetik, euskarazko sortzaileen lana ezagutzera ematea. Bestetik, herritarrei gurean eta euskaraz sortutako lanak ikusteko aukera ematea.