Home > Destakatuak > Lanbide Heziketa euskaraz

Lanbide Heziketa euskaraz

Buruntzaldeko sei udalek (Urnieta, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbil) gonbitea luzatzen die Lanbide Heziketan hasi behar duten herritarrei D eredua hauta dezaten. Helburu horrekin, posta arruntaz edo ikastetxeen bidez, gure herrietako gazteei banatuko zaie Buruntzaldeko Lanbide Heziketako ikastetxeek eskaintzen dituzten erdi eta goi mailako zikloen informazioa.

Lanbide Heziketa D ereduan egiteak  ordura arte ikasitako euskara sendotzeko eta hobetzeko aukera eskaintzen du. Ez da ahaztu behar euskarak gero eta toki gehiago duela enpresetan eta gizartean, eta euskaraz lan egiteko gai izateak ate guztiak irekitzen dituela, ez batzuk bakarrik , lana topatzeko garaian. Euskara ongi jakitea erabakigarria izan daiteke formatzen ari diren gazte horien etorkizunean, horregatik da funtsezkoa lanbide heziketako zikloa aukeratzeko garaian D eredukoa lehenestea.

Horretaz gain, ikasketak D ereduan eginez gero, B-1 (erdi mailako zikloa eginez gero) eta B-2 (goi mailakoa eginez gero) euskara agiriak eskuratu ahal dira.

Eskuorria