Home > Destakatuak > Euskaraz irakurtzeak balio bikoitza du

Euskaraz irakurtzeak balio bikoitza du

Azaroaren 1etik abenduaren 20ra euskarazko libururen bat erosten duenak txartel bat beteko du bere datuekin, liburudendan dagoen kutxatxoan sartu, eta beste euskarazko liburu bat erosteko 57 bonoen zozketan hartuko du parte.

Zozketa abenduaren 21ean burutuko da udaletxean, eta irabazleek urtarrilaren 7ra arte izango dute aukera gehienezko 25 euroko bonoa erabiltzeko parte hartzen duten hiru liburudendetan:

  • Delgado XIX
  • Ernaitza
  • Stop

Urtero bezala, Durangoko Azokak (DA!) bere ateak irekiko ditu abenduaren  7tik 11ra, bere 57. edizioan. Zalantzarik gabe euskaltzale bilkura garrantzitsua da, euskaraz sorturiko liburu, disko, argitalpen eta beste kultur ekoizpenen inguruan disfrutatzeko tartea eskaintzen diguna.

Andoaingo Udalak badu konpromisoa euskal kultura sustatzeko, eta horren barruan andoaindarrek euskaraz gehiago irakur dezaten erronka. Horregatik udazken honetan abian jarri dugu zozketa, Andoaingo hiru liburudendekin batera, euskarazko libururik erosten duenari aukera emateko beste bat doan eskuratzeko.