Urritik aurrera hasi bazara euskara ikasten eta zure ikastaroa aurtengo martxoaen 1a baino lehen bukatzen bada, dirulaguntza eskaera aurkez dezakezu MARTXOAREN 9 baino lehen Andoaingo Udalean.
Matrikularen %85eko dirulaguntza jasotzeko baldintzak:
- Gutxienez %85eko bertaratzea egiaztatzea.
- HABEk 2022-23 ikasturterako eskaintzen dituen dirulaguntzak eskuratzeko aukerarik ez izatea. Salbuespena izango dira HABEren C1 maila edo baliokidea gainditu duten ikasleak eta 1991n edo aurretik jaio diren ikasleak, baita HABEren C2 maila edo baliokidea gainditu dutenak ere. Kasu hauetan Udalari eskatu ahal izango diote dirulaguntza nahiz eta HABErena ere dagokien.
- Eskabidea eta agiriak horretarako ezarritako epean aurkeztea.
Matrikularen %100 eskura dezakezu baldin eta:
- Familia unitateko kide bakoitzarengatiko diru-sarrera gordinen batez bestekoa LGS x 12 euro baino gehiagokoa ez bada. Orain hasten baduzu ikastaroren bat, matrikularen %80ko aurrerapena eska dezakezu (kontsultatu deialdia).
- Familia ugariaren titulua baduzu.
- Hauetako kolektiboetako kide bazara:
- Andoaingo merkataritza eta ostalaritzako jardundegietan lan egiten baduzu.
- A0 edota A1 maila egiten ari bazara.
Datak, gehinezko kopuruak eta bestela zehaztapenak deialdian kontsulta ditzakezu, HEMEN