Eider Hidalgok gidatuta, arratsaldeko 5etan izango dira saioak herriko 3 ikastetxeetan banatuta umeen adinaren arabera:
2-3 urteko umeak: AZAROAK 17, ostirala, Ondarreta ikastetxean, Bazkardoko eraikinean.
4-5 urteko umeak: AZAROAK 20, astelehena, LSB ikastetxean, Haur Hezkuntzako eraikinean
6-7 urteko umeak: AZAROAK 24, ostirala, Aita Larramendi Ikastolan, Bazkardoko eraikinean.
Aurretik izena eman behar da https://labur.eus/euskarafamilian_azaroa edo Udaleko Euskara Zerbitzuaren telefonoan, 943 300 831.
Saioak EUSKARAZ izango dira eta parte hartzen dutenek euskaraz aritu beharko dute.