Home > Destakatuak > Familia lantegiak: abenduan ipuin kontalaria

Familia lantegiak: abenduan ipuin kontalaria

Pasa den azaroan hasi ginen Familia lantegiak egitasmoarekin eta jarraitzen dugu abendu honetan. Gurasoentzat eta 2 urtetik 7 urte bitarteko seme-alabentzat zuzenduriko aisialdi eskaintza da hau. Helburu nagusiak: tarte atsegina pasatzea eta elkarrekin euskaraz aritzen gozatzea. Ikasturtean zehar hainbat lantegi antolatuko dira, helduak eta haurrak batera aritzeko.

Abenduaren 18an, astelehenean, IPUIN KONTALARIA izango dugu, LUR KORTA.

Lekua, Ondarreta ikastetxeko Bazkardoko eraikina, psikomotrizitate gela izango da. Bi saio egingo dira, umeen adinaren arabera:

  • 2-4 urteko haurrentzat, 17:00etatik 17:30era.
  • 5-7 urteko haurrentzat, 17:50etik 18:30era.

Saioak euskaraz izango dira eta bertaratzen diren guztiek euskaraz aritu beharko dute.

Parte hartzeko ez da izena eman behar da aurretik, egunean bertan, aforoa bete arte hurbiltzen direnek aukera izango dute parte hartzeko.

Informazio gehiago behar izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzuaren 943 300 831 telefonora deitu edo euskarazerbitzua@andoain.eus helbidera idatzi.