- ekitaldia hau amaitu da.
Erik eta Win
2023.04.20 @ 7:00 pm - 8:30 pm

Ander Lizarralde Jimeno eta Unai Muñoa Amundarain bertsolariek, haien arteko harremanaren eboluzioa ardatz hartuta, harreman intimoen barrukietan begiratzen dute. Nola erakarri ziren, nola nabigatu duten botere harremanetan, nola elkar lagundu duten, nola konpetitu duten, zein nolako harremanak izan dituzten emakumeekin eta nondik nora hurbildu zatzaizkien, nola ezkutatu eta agertu dituzten zenbait desio eta behar emozional… Hain agerian ez dauden gakoak aztertzen dituzte, izan jendartearen aurrean erakusten dutena, edo izan izatearen txokorik sakonenean ezkutatzen dutena, onartuak ez izatearen beldur edo maitatuak direla senti dezaten. Gaur egun gizon izateak mantentzen dituen estereotipoen gainean hausnartzen dute, eta orokorrean sumatu litekeen nora-eza ere bistaratzen dute. Gizon eredu berriak sortzea premiazko eginkizuna dugula islatzen dute, eta horretarako erantzun zuzenik ematen ez bada ere, etorkizunera begiratzen duten urratsak xuxurlatzen direla, esan liteke.
Horretarako, lau kidek osatzen dute Asier Sota antzezle eta zuzendariak gidatutako obra. Ander Lizarralde eta Unai Muñoa gidoiaren egileak dira eta emanaldiko ahotsa, Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariek lagunduta, lehenak piano eta eskusoinuarekin eta bigarrenak gitarrarekin. Aipatzekoa da doinu berriak plazaratuko dituztela, bai eta zenbait kantu proposamen ezberdin ere. Hainbat diziplina artistiko ezberdin lantzen dira ikuskizun honetan. Hala nola, bertsoa, antzerkia, poesia, musika…