Ekitaldiak Search and Views Navigation
iraila 2025
urria 2025
Antzerkia: “Semaforoa” Logela Multimedia
Enekok ez die jaramonik egiten semaforoei. Gauzak berehala lortu nahi dituenez, semaforoak oztopo dira berarentzat. “Semaforoa” antzezlan multimedia da, antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika uztartzen dituena. Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »azaroa 2025
Martin Ugalde ipuin lehiaketaren sari banaketa ekitaldia
Martin Ugalde ipuin lehiaketako irabazleen sari banaketa. Andoaingo eta eskualdeko idazle gazteenen topalekua. Ekitaldian Udal Musika Eskolako ikasleek hartuko dute parte. Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »AZOKA Andoaingo euskera, bihotzetik kalera
Manuel Larramendi Kultur Bazkunak antolatuta Gastronomia eta artisau azoka + tonbola 11:00 Azokaren irekiera 12:30: Anuk eta Eleneren kontzertua 16:30: Toka txapelketa 17:00: Haur eta gazteentzako jolasak 18:00: Irrintzi txapelketa 19: Komerik taldearekin erromeria Iker Etxebesteren Brew & Roll garagardoa eta Txomin Parrilaren jakiak
Informazio gehiago »“Bakarlarien unea” Udal Musika Eskolako Banda
Talentuz beteriko emanaldi honetan, Bandako partaideak bakarlari lanetan arituko dira. Gainera, gonbidatu bereziak ere izango dira oholtzan: musika lantegiko 3. mailako ikasleek euren pieza eskainiko dute Bandaren laguntzaz. Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »“Hona” Dantzaz konpainia
Dantzaz konpainiak bi pieza koreografiko aurkezten ditu: Hondo eta Aire sakona, konpainiak hemen eta orain egotea arakatzeko duen asmoa islatzen dutenak. Paolo Mohovich eta Jacek Przybylowiczen koreografiak. Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
Kazetaritza eta Komunikazio Sariak jakinarazi eta banatuko dira ekitaldi honetan. Edizio honek keinu berezia egingo dio Gabriel Aresti poetari, jaio zela 100 urte bete baitira. Finalisten eta irabazleen presentziaz gain, Amaia Azkue eta Joxan Goikoetxearen musikaz gozatuko dugu. Ez da gonbidapenik behar! Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »“Amak” Txalo produkzioak
AMAK eskola bateko itxarongelatik atera ezin diren lau emakumeen arteko komedia-istorio etsigarria da. Egoera larri honek mugarik gabeko eta ustekabeko terapia batera eramango ditu. Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »abendua 2025
“Nor naizen baneki” Artedrama-Axut!
Nor naizen baneki… Zuk ba al dakizu? Jakin nahi zenuke? Nork bere buru ezagut dezake isolatuta, norberaren ingurunea ezagutu gabe? Nola jakin, zinez, zarena zarela? Ez ote da antzerkia gogo indusketarako tresnarik eraginkorrena? Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »“Axeri dantza, herri baten erritua” Dokumentala
Aduna eta Andoaingo Axeri Dantzaren iraganeko oihartzunek etorkizuneko ahotsekin egingo dute topo Aitor Arrutik zuzendutako dokumental honetan. Tradizio bat berreskuratu eta eguneratzearen erronkak ikusarazten dituen ikusentzunezko bidaia bat. Informazioa
Informazio gehiago »









