Andoaingo Udalak Beterri-Aiztondoko eta Buruntzaldeko gazteen arteko Erreportari Gaztea izeneko erreportaje lehiaketarako deialdia egiten du.
Andoaingo eta inguruko herrietako gazteen artean komunikazio idatzia euskaraz zuzen ez ezik txukun eta egoki ere egiteko gaitasuna eta kazetaritza-zaletasuna bultzatzea da sari honen helburua.
Lehiaketa honetan parte har dezakete Aduna, Andoain, Asteasu, Astigarraga, Amasa-Villabona, Hernani, Larraul, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil edo Zizurkilen bizi diren edo ikasten duten 2003. eta 2006. urteen bitartean (biak barne) jaiotako neska-mutilek. Erreportajearen egilea pertsona bakarra edota taldea izan daiteke, eta bakoitzak nahi adina erreportaje aurkez ditzake.
Lanak aurkezteko azken eguna: maiatzak 25