Home > Destakatuak > Unibertsitateko udako ikastaroak euskaraz egiteko dirulaguntzak (EHU-UPV, UEU, HIK HASI)

Unibertsitateko udako ikastaroak euskaraz egiteko dirulaguntzak (EHU-UPV, UEU, HIK HASI)

Baldintzak eta informazio gehiago, hurrengo estekan:

Dirulaguntzak

Urtero bezala, Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuak dirulaguntzak eskaintzen ditu EHU-UPV, UEU eta HIK HASI erakundeek antolaturiko udako ikastaroak euskaraz egiten dituztenentzat. Baldintzak dira: Andoainen erroldatuta egotea, 30 urte edo gutxiago izatea eta ikastaroan %100eko asistentzia egiaztatzea.
Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazioa www.andoaindarraeuskaraz.eus webgunean daude eskuragarri. Bestelako informazioa ere Udaleko Euskara Zerbitzuan emango dizugu, 943 300 831 telefonoan edota euskarazerbitzua@andoain.eus posta elektronikoan.