Martxan da euskaltegietako ikasturte berria
Urtero bezala, hasi da euskaltegietan iraileko matrikulazio-kanpaina. Aurten ere, norberaren neurrira egokitutako ikastaroak izango dira denon eskura, euskara ikasteko edota hobetzeko.
Ohi bezala, gainera, Andoaingo Euskara Zerbitzuak dirulaguntzak emango ditu HABEk homologatutako edozein euskaltegitako ikastaroetarako.
Dirulaguntzak ikastaroaren balioaren % 100 artekoak izan daitezke.
Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazioa www.andoaindarraeuskaraz.eus webgunean daude eskuragarri. Bestelako informazioa ere Udaleko Euskara Zerbitzuan emango dizugu, 943 300 831 telefonoan edota euskarazerbitzua@andoain.eus posta elektronikoan.
Anima zaitez!
*Argazkian Andoaingo Udalako Euskara Zerbitzuko Teknikaria eta AEK euskatelgiko ordezkariak agertzen dira.