2022-2023 ikasturterako
ikusi DEIALDIA
ONURADUNAK
- 16 urtetik gorakoa dutenak, dirulaguntzaren xede den ikastaroa amaitzen den datarako.
- Andoainen erroldatuta egotea dirulaguntza eskatzen denetik zenbatzen hasita eta sei hilabete lehenagotik, gutxienez.
BALDINTZAK.
- Gutxienez %85eko bertaratzea egiaztatzea.
- HABEk 2022-23 ikasturterako eskaintzen dituen dirulaguntzak eskuratzeko aukerarik ez izatea. Salbuespena izango dira HABEren C1 maila edo baliokidea gainditu duten ikasleak eta 1991n edo aurretik jaio diren ikasleak, baita HABEren C2 maila edo baliokidea gainditu dutenak ere. Kasu hauetan Udalari eskatu ahal izango diote dirulaguntza nahiz eta HABErena ere dagokien.
- Eskabidea eta agiriak horretarako ezarritako epean aurkeztea.
ESKABIDEAK
1. MULTZOA: 2022ko urriaren 1etik aurrera hasi eta 2023ko martxoaren 1etik ekainaren 30 bitartean bukatzen diren ikastaroak.
Eskaera aurkeztu: Ekainaren 30 baino lehen
Behin-behineko ebazpenaren argitalpena webgunean: uztailaren 17an
Behin betiko ebazpenaren argitalpena webgunean: IRAILAREN 7an
2. MULTZOA: 2022ko urriaren 1etik aurrera hasi eta 2023ko martxoaren 1a baino lehen bukatzen diren ikastaroak:
Eskaera aurkeztu: Martxoaren 9 baino lehen
Behin-behineko ebazpenaren argitalpena webgunean: apirilaren 17an
Behin betiko ebazpenaren argitalpena webgunean: MAIATZAREN 10ean
3. MULTZOA: 2023ko ekainaren 1etik aurrera hasi eta 2023ko urriaren 1 baino lehen bukatzen diren ikastaroak:
Eskaera aurkeztu: Ekainaren 30etik urriaren 1 arte
Behin-behineko ebazpenaren argitalpena webgunean: urriaren 16an
Behin betiko ebazpenaren argitalpena webgunean: URRIAREN 20an
Dirulaguntzen behin-behineko eta behin betiko ebazpenak Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuaren webgunean (https://www.andoaindarraeuskaraz.eus/) argitaratuko dira.
Andoaingo Udalak zuzenean kontsultatuko ditu beharrezkoak diren datuak, baldin eta interesduna horren aurka agertu ezean, NISAE elkarreragingarritasun-nodoaren bidez.
DIRULAGUNTZA ARRUNTAK
2022-23 ikasturterako dirulaguntza arrunta ikastaroaren matrikularen %85ekoa izango da, gehienez ere.
Barnetegietako ostatu gastuei dagokienez, Udalak, gehienez ere, %50eko dirulaguntza emango du.
2022-2023 ikasturterako honako gehienezko kopuruak ezartzen dira dirulaguntzetarako:
- Ikasleak euskara ikasteko edo hobetzeko 1.000 €ko dirulaguntza jaso dezake gehienez ere ikasturte honetan.
- Autoikaskuntza ikastaroen kasuan, Udalak 800 €rekin lagunduko du, gehienez, ikasleko eta ikasturteko
- Barnetegietako ostatu gastuen gehienezko kopurua 300 €koa izango da ikasleko eta ikasturteko.
- C1 edo C2 ikastarorik egin duen ikasleak 700 € jaso dezake gehienez ikasturteko.
HABEren C1 edota C2 mailak edo baliokideak gainditu dituzten eta HABEren dirulaguntza eska dezaketen ikasleei, HABEk kasu horietarako zehaztutako gehieneko dirulaguntza kopurua deskontatuko zaie, betiere HABEko zuzendariak euskara-ikasleei dirulaguntzak emateko argitaratutako azkeneko deialdian zehaztutakoari jarraiki, hau da 2022-23 ikasturteari dagokionari, edo oraindik argitaratu gabe balego, aurreko ikasturtearen deialdiari dagokionari, hau da, 2021-22 ikasturteari.
%100eko DIRULAGUNTZAK
Ondorengo baldintza hauetakoren bat ere betetzen dutenek:
- Familia unitateko kide bakoitzarengatiko diru-sarrera gordinen batez bestekoa LGS x 12 euro baino gehiagokoa ez izatea. Familia unitatetzat jotzen da ohiko helbidean elkarrekin bizi diren pertsona guztiak; horretarako, kontuan hartuko dira biztanleen udal erroldako datuak. Gurasoekin bizi diren 30 urtetik gorako dirulaguntza eskatzaileak, ordea, kide bakarreko bizikidetzako unitatetzat hartuko ditu Udalak. Era berean, gurasoekin bizi diren eskatzailearen anaia-arrebak 30 urtetik gorakoak direnean, ez dira bizikidetzako unitateko kide konputagarritzat hartuko.
Baldintza hau betetzen dutenek matrikularen %80 aurreratzea eskatu ahal izango dute
- Familia ugariaren titulua edukitzea.
- Hauetako kolektiboetako kide izatea:
- Andoaingo merkataritza eta ostalaritzako jardundegietan lan egiten duten andoaindarrak.
- A0 edota A1 maila egiten dutenak
%100eko dirulaguntza hori jaso nahi dutenek Udalean aurkeztu beharko dituzte horretarako eskatzen zaizkien datu eta agiri guztiak eta horiek egiaztatzeko egin behar diren azterketa guztiak onartu beharko dituzte.
MATRIKULAREN %80 AURRERATZEA ESKATU DUTENAK
- Udalak matrikularen % 80 zuzenean ordainduko dio euskaltegiari.
- Matrikularen gainontzeko % 20a ikasleak ordaindu beharko du, eta ikasturte amaieran Udalak itzuliko dio, baldin eta ikastaroan zehar gutxienez % 85eko asistentzia eta aprobetxamendua justifikatzen baditu.
Gutxieneko asistentzia hori bete ez dutenei Udalak aurreratutako matrikularen %80 itzultzeko eskatuko die. Diru-itzulketa bi hilabeteko epean egin beharko da, bestela ezingo dute hurrengo bi ikasturteetan bekarik eskatu.
NON eta NOLA eskatu dirulaguntza?
Aurrez-aurre:
ATARIA – Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (udaletxeko beheko solairua)
Goikoplaza z/g 20140 Andoain
8:00 – 14:30 (Udan 8:00 – 14:00)
Tf.: 943 300 830
Internetez:
Zerbitzu Telematikoak:
Aurkeztu daitezke ere Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako sarrera erregistroetan eta postetxeetan.
EUSKALTEGIAK ANDOAINEN:
Andoaingo AEK
Plazaola,2 – atzekaldea
Tf.: 943 591 704 – web: www.aek.eus – e-posta: andoain@aek.eus
ESKABIDEAK: