Zer da?

Andoainen 2020-2025eko urtealdian euskararen erabilera sustatzeko ekintza plana da. Orain arte egindakoa sendotzera, eguneratzera eta, aldi berean, ekintza berriak bultzatzera dator ESEP. Andoaingo Udalak 2020ko ekainean onartu zuen Osoko Bilkuran, aho batez. Udalak Andoaingo gizarteko sektore ezberdinetako eragileekin elkarlanean euskara biziberritzen jarraitzeko plan estrategikoa da ESEP. Sei urterako gida bat, arloz arloko ekintzen katalogoa, eta gaur egungo euskararen egoeraren diagnostikoa eskaintzen ditu.