Webgunearen titulartasuna
Domeinua www.andoaindarraeuskaraz.eus
posta-e euskarazerbitzua@andoain.eus
Titularra Andoaingo Udala
Helbidea Goikoplaza z/g
Telefonoa 943 30 08 31
Gune hau erabiltzeko zehaztapenak eta baldintzak
- Udal honek herritar guztien eta Internet erabiltzen duen edonoren eskura jartzen du webgune hau. Webgunearen helburua da erabiltzaile guztiei zerbitzuak eta informazioa eskaintzea eta, bide batez, gure herria eta bertako jarduerak ezagutaraztea.
- Eskubide guztiak gordeta daude eta ezin da web orria aldatu, ez eta bertako edukiak ere.
- Web honen bitartez ematen den informazio administratiboak ez du ordezkatzen egunkari eta aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren agirien argitalpena; izan ere, argitalpen horien edizioak ematen baitio fedea horien edukiari.
- Udal honek ez du bere gain hartzen beste pertsona fisiko edo juridiko batzuengandik datorren eta web orrian agertzen den informazioaren edukiaren, zehaztasunaren eta eguneratzearen erantzukizuna, ez eta loturen edo beste sistemaren baten bidez eskuratu daitekeenarena ere.
- Udal honek ez du bere gain hartzen hirugarren pertsonek edo entitateek bertan dagoen informazioaz egiten duten erabileraren erantzukizunik. Hala ere, hirugarren horiek bete egin beharko dituzte zenbait agiri eta aplikatiboetarako dauden ohartarazpenak.
- Udal honek ez du bermatzen webak eta zerbitzariak birusik ez izatea, eta ez du bere gain hartzen webgunean sartzeagatik edo webgunean sartzea ezinezkoa izateagatik egon daitezkeen kalteen erantzukizuna.
- Udal honek webgune honetako edukiak, informazioak, aplikatiboak eta abarrak aldatu eta zabaltzeko eskubidea du, eta edozein unetan eta abisatu beharrik gabe egin ahal izango du.
- Udal honek nahi du webgune honek ahalik eta modurik eraginkorrenean funtzionatzea eta bere helburua behar bezala bete dezala. Horregatik egiten ditu webgunearen mantentze lanak, beharrezkotzat jotzen diren bitartekoak jarriz, baina ez du bere gain hartzen webgunearen funtzionamenduan egon daitezkeen disfuntzioen edo akatsen erantzukizuna.
- Udal honek web orrian agertzen diren zehaztapenak eta baldintzak alda ditzake, eta, beraz, zehaztapenak eta baldintzak sarri begiratzeko aholkatzen du, aldaketak egon daitezkeelako.
- Webgune hau erabiltzeak bertan jasotako zehaztapenak eta baldintzak onartzea dakar.
- Azalpenik edo argibiderik behar izanez gero, edo iradokizunen edo kexaren bat egin nahi izanez gero, web honetako iradokizunen postontzia erabil daiteke.
Erabilera baldintza orokorrak eta datu pertsonalak babesteko politika
Mesedez, irakurri arretaz erabilera baldintza hauek, web gune hau erabili aurretik. Webgune hau erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak besterik gabe onartzen dituela erabilera baldintzak. Erabilera baldintzekin ados ez bazaude edo zalantzarik baduzu, mesedez eskatzen dizugu ez erregistratzeko eta web gune hau ez erabiltzeko.
Datuak babesteko politika
- Web orri honen helburu nagusia da gure udalerriko herritarrak informatzea eta informazioa eskaintzea.
- Udal honek bere gain hartzen ditu datu pertsonalen babesaren arloko legezko betebeharrak, batez ere honakoen gainekoak:
- Datu pertsonalak dauzkaten fitxategiak edo tratamenduak.
- Datu bilketaren helburua.
- Informazioaren hartzaileak.
- Egiten ditugun galderak aukerakoak ala derrigorrezkoak diren.
- Datuak ematearen edo ukatzearen ondorioak.
- Atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera.
- Tratamendu kontrolatzailearen edo, hala badagokio, bere ordezkariaren identitatea eta helbidea.
- Udal honek nahi du erabiltzaileak behar adina informazio izatea, datuak nola eskatzen diren kontuan izanda, erabiltzaileak berariaz, nahi duelako eta bere borondatez erabakitzeko datuak eman nahi dituen ala ez.
- Hori dela eta, erabiltzaileari jakinarazten zaio bere datuak Udaleko fitxategiren batean jasoko direla eta fitxategiaren arduraduna Udala dela.
- Kontrakoa esaten ez bada, inprimakietan eskatzen diren datuak beharrezkoak eta nahitaezkoak dira web orrian adierazitako zerbitzuak eman eta jasotzeko. Erabiltzaileak benetako datuak, zehatzak eta osoak adierazi beharko ditu inprimakian, eta ematen dituen datuak ez badira benetakoak, zehatzak eta osoak, eta ez badaude eguneratuta, erabiltzaileak berak izango du sor daitezkeen kalte eta galeren erantzukizuna.
- Indarrean dagoen legediak datu pertsonalen babesaren arloan zehazten dituen segurtasun mailak ezartzeko konpromisoa dauka Udalak, eta horregatik neurri teknikoak eta antolaketakoak hartuko ditu, datuak galdu eta aldatu ez daitezen, baimenik gabeko atzipenik egon ez dadin eta bestelako arriskuak saihesteko. Horrez gain Udala behartuta dago indarrean dagoen legediak ezartzen dituen fitxategi automatizatuetan jasotako datuen gaineko sekretua gordetzera.
- Erabiltzaileak edo bera ordezkatzen duen pertsonak nahi duenean erabili ahal izango du datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea, bai eta, hala badagokio, aurka egiteko eskubidea ere, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta gainontzeko araudi ezargarriarekin bat. Horretarako, idazki bat bidali beharko du modu elektronikoan.
- Gehien kezkatzen gaituen kontua da erabiltzailearen nortasuna identifikatzeko modukoak diren datu pertsonalak modu seguruan biltegiratzea. Kontu handiz ari gara erabiltzailearen datuak bere ordenagailutik gure zerbitzarira jaulkitzean.
- Lana egiteko erabiltzaileen datuak behar dituzten langileek baino ez dituzte datu horiek atzitzen. Udaleko langileren batek datu pertsonalak babesteko politika edo segurtasuneko politika hausten badu, diziplina ekintzen menpe geratuko da.
- Azkenik, erabiltzailea ez bada bere jabetzako ordenagailu bat erabiltzen ari, komeni da udal web orritik irten aurretik saioa amaitu behar duela gogoratzea, bai eta arakatzailea ixtea ere, arakatzen bukatu badu. Hori egitea komenigarria da inork ez ditzan atzitu erabiltzailearen datu pertsonalak eta posta, batez ere, erabiltzailearen ordenagailua hirugarrenek erabil badezakete edo beste batzuekin partekatzen badu edo toki publiko bateko ordenagailu bat bada —liburutegi edo ziberkafetegi batekoa, esate baterako—.
Baldintza hauek onartzea
Web hau erabiltzean ulertzen dugu erabiltzaileak kontu handiz irakurri duela agiri hau eta ondo ulertu eta bete dituela bertan emandako aholkuak. Erabiltzailea ez badago ados datuak babesteko politika honekin edo bertan emandako aholkuekin, ez dezala gure weba erabili. Weba erabiltzeko baldintza hau aldatzea egoki ikusten dugunean aldatu ahal izateko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketa horiek egin ondoren, Udaleko web honen edo beste baten erabiltzaileek aldaketa horiek ere onartu egin beharko dituzte.