Euskara Familian: euskara eskolak, Mintzalaguna eta lantegiak

Izen ematea: https://labur.eus/EuskaraFamilian2026

Andoaingo Udaleko Euskara lansailak, herriko lau ikastetxeen laguntzarekin, EUSKARA FAMILIAN ekimena antolatu du, laugarren ikasturtez. Gure haurrak ahalik eta euskal hiztun osatuenak izateko funtsezkoa da familiaren, eskolaren eta herriaren gogoak eta baliabideak konektatzea, eta horretarako jarri da abian programa hau. Hiru ekimen biltzen dira bertan, guztiak doakoak: euskara eskolak, Mintzalaguna proiektua eta familia lantegiak.

Euskara ez dakitenentzat: euskara eskolak

Haurrak ikastetxean dauden bitartean eta, taldea sortuz gero, ikastetxean bertan, gurasoei hasierako mailako euskara-eskolak (A1 eta A2 mailak) eskaintzen zaizkie astean bi egunetan. Euskara mailaren arabera antolatuko dira taldeak, eta komunikatzeko gaitasuna lantzea da helburua. Ikastaroak guztiz doakoak izango dira.

Euskara ikasten ari direnentzat edo hobetu nahi dutenentzat: Mintzalaguna

Euskaraz hitz egiteko ohitura duten gurasoak ohiturarik ez dutenekin elkartuko ditugu.

Ikastetxeko bi edo hiru haurren gurasoak, umeak ikastetxean utzi ondoren, kafetxo baten bueltan edo arratsaldean eskolatik ateratakoan, patioan bertan… aritu ahalko ira euskaraz, haiek adostutako lekuan, orduan, aukeratzen dituzten gaien inguruan eta nahi duten maiztasunarekin.

Euskara dakitenentzat: familia lantegiak

Guraso, zaintzaile euskaldun eta beren seme-alabentzat izango da aisialdi eskaintza hau. Helburu nagusiak: elkarrekin tarte atsegina pasatzea euskaraz. Horregatik parte-hartzaileei eskatzen zaie, jarduera iraun bitartean, euskaraz aritzeko konpromisoa.

Ikasturtean zehar jolasak eta lantegiak antolatuko ditugu, helduak eta haurrak batera aritzeko. HH2tik LH6 bitartekoek parte hartu ahalko dute, antzeko adin taldetan banatuta.

Izena ematen dutenek posta elektronikoz jasoko dute lantegien agendaren berri, eta gustuko duten lantegian eman ahal izango dute izena aldiro.

Informazio hau guztia ikastetxeek banatuko diete familiei irail eta urrian zehar, eta familiekin egiten diren bileretan ere horren aurkezpena egingo da. Izen-ematea ikastetxeetan bertan egin ahal izango dute, Udaleko Euskara Zerbitzuan, edo https://labur.eus/EuskaraFamilian2026 formularioaren bidez.

Euskara ikasteko dirulaguntzak: behin-behineko ebazpena

Dagoeneko argitaratu dira 1. multzoari dagozkion euskara ikasteko dirulaguntzen onuradunak: IKUSI HEMEN

Lehenengo taldeari dagozkion laguntzak, 2025eko urriaren 1etik hasi eta 2026ko martxoaren 1etik ekainaren 30era bitartean bukatutako ikastaroei dagozkie.

Alegazioak egiteko epea irekita egongo da uztailaren 28tik abuztuaren 11ra (biak barne).

Behin betiko ebazpena, berriz, irailaren 3an argitaratuko da.

Zine&Hitz: euskarazko zinea eta solasaldiak

Euskarazko filmak DOAN ikusteko aukera martxoan zehar Bastero Kulturgunean. Proiekzioaren ondoren, pelikularen ekoizpenean izan diren profesionalekin solasaldia.

MARTXOAK 3: Faisaien Irla eta jarraian solasaldia zuzendariarekin, Asier Urbietarekin

MARTXOAK 10: LABURBIRA, 2025ean ekoitzitako film laburren hautaketa.

MARTXOAK 24: Itoiz udako sesioak, solasaldia Larraitz Zuazorekin, zuzendarietako batekin.

MARTXOAK 31: Animo, solasaldia Alex Tello zuzendariarekin eta Telmo Irureta aktore nagusiarekin.

 

Andoain Laburrean bideo lehiaketa abian da

Andoain Laburrean euskarazko bideo lehiaketaren 11. edizioaren oinarriak aurkeztu dira.

Andoaingo Udalak eta Bideo eta Zine Eskolak antolatzen dute ekimen hau, eta gaia librea den arren, aurten Lebiton Konpartsako erraldoiren bat azaldu beharko da lan guztietan.

Lanek, gehienez ere, 10 minutuko iraupena izango dute eta bidaltzeko azken eguna maiatzaren 18a izango da.

Parte hartu nahi izanez gero, honako GALDETEGIA osatu eta gero, My Air Bridge (www.myairbridge.com) bidez bidali  bideoak euskara@andoain.eus postara.

Oinarriak IKUSI

DA! Andoainen: irabazleak

Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako “DA! Andoainen” kanpainean zozketatu diren 60 erosketa-bonoetako irabazleak ditugu.

Bonoak balio du euskarazko liburua erosteko herriko Ernaitza eta XIX Delgado liburudendetan URTARRILAREN 20ra arte, gehienezko 25 euroren balioarekin.

Abenduaren 22tik aurrera eta urtarrilaren 16ra arte, Udaletxeko Atarian jaso dezakezu BONOA, honako ordutegietan:

  • Astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan: 8:00etatik 14:30era.
  • Ostegunetan: 8:00etatik 15:30era.

1. multzoko dirulaguntzen ebazpena

Dagoeneko argitaratu da 2024-2025 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzen behin-behineko ebazpen proposamena, hain zuzen ere, 1. multzoari dagozkionak, hau da, 2024ko urriaren 1etik aurrera hasi eta 2025eko martxoaren 1etik ekainaren 30 bitartean bukatu diren ikastaroenak.

Ebazpen honi egiteko alegazioak egiteko epea irekita egongo da abuztuaren 4ra arte (barne)

Behin betiko ebazpena eta zerrendak ezagutaraziko dira 2025eko irailaren 3an.

Iragarkia_1_multzoa 2024_25

“Zeruko iragana” film laburrak irabazi du aurtengo Andoain Laburrean

Ekainaren 4an Bastero Kulturgunean gauzatu zen ekitaldian argitara eman ziren aurtengo edizioaren irabazleak:

Sariak jakinarazteaz gain, lehiaketara aurkeztu diren zazpi lanak  ikusi ahal izan ziren, Uxue Botas eta Ane Nafarreteren Komando Marmitako lan profesionalarekin batera.