2026ko DEIALDIA
Gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditu duten herritarrentzako dirulaguntzak
Xedea: Andoaingo Udalak ziklomotorreko (AM), motozikletako (A1 eta A2) eta autoko (B) gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditu duten andoaindarrei diruz lagunduko die.
BALDINTZAK
Dirulaguntza hauen onuradunak izango dira 2. artikuluko eta ondorengo baldintza hauek betetzen dituzten herritarrak:
- Andoainen erroldatuta egotea.
- EAEko autoeskola batean matrikulatuta egotea.
- Gidabaimena eskuratzeko azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditu izana, izan ziklomotorreko (AM), motozikletakoa (A1 eta A2) eta autokoa (B), 2026ko urtarrilaren 1etik urriaren 30 arte
DIRULAGUNTZEN EZAUGARRIAK
Matrikula gastua lagunduko da, baina ez tasak.
Laguntza matrikula gastuaren % 50ekoa izango da, baina ezingo du 180 € gainditu deialdi honetan.
Herritarrek dirulaguntza-lerro honetako dirulaguntza bat baino ezingo dute eskuratu urtean.
ESKABIDEAK
Eskatzaileek dirulaguntza ESKAERAREN INPRIMAKIA aurkeztu beharko dute, beteta eta sinatuta, 2026ko irailaren 14tik urriaren 30era, biak barne, deialdi honen 4. Artikuluan jasotzen diren moduren batean. Eskaerarekin batera honako agiriak ere aurkeztu beharko dituzte:
- Eskabide normalizatua, behar bezala beteta eta sinatuta.
- Matrikula EAEko zein autoeskolatan egin den egiaztatzen duen agiria.
- Matrikula ordaindu izanaren agiria.
- Trafiko Zuzendaritza Orokorraren ziurtagiria, azterketa teorikoa euskaraz egin dela egiaztatzen duena.
IZAPIDETZEA
Behin-behineko ebazpen proposamenaren data: 2026ko azaroaren 18.
Behin-behineko ebazpen proposamenari alegazioak egiteko epea: 2026ko azaroaren 19tik abenduaren 2ra (biak barne).
Dirulaguntzen behin betiko ebazpena eta zerrendak ezagutzera emateko data: 2026ko abenduaren 17a.
Dirulaguntzen ordainketa data: 2026ko abendua.