Haur jaioberrien gurasoei

Orain umetxo bat daukazue esku artean, eta gaurtik bertatik hasi beharko duzue haurraren etorkizuna bideratzen. Ume sortu berriari hainbat gauza eman behar zaizkio: babesa, arreta, maitasuna, janaria, arropa… eta HIZKUNTZA(k). Hizkuntzak beharko ditu zuekin eta bere ingurukoekin komunikatzeko, beharrak adierazteko, pentsatzeko, jolasteko…

Umearen hasierako bizimoduan, familia du bere mundu osoa. Hortik jasoko duen hizkuntza izango du lehen hizkuntza, bere mundu afektiborako hizkuntza. Garrantzizkoa da, beraz, haurrarekin euskaraz hitz egitea, baina, hori bezain garrantzizkoa da etxeko hizkuntza, familiako helduon, euskara izatea. Umeak euskararekin duen harremana eta lotura osoagoak izango baitira horrela.

Aurrerago etorriko dira eskola, aisialdia, lagunartea, etxetik kanpoko mundu oso bat, eta harekin batera beste hizkuntza batzuk ere.

Baina etxean jasotakoa sendoa eta iraunkorra izango da.

Etxeak du giltza.

Eta zure ardura errazteko asmoz, umea udal Biztanleen Erroldan inskribatzera zatozenean zenbait material emango dizugu:

  • Kotxean jartzeko pegata
  • Umeentzako kantak biltzen dituen CDa.

Goza dezazuela txiki horrekin!!!

Kotxerako

Informazio gehiago eskuratzeko:
buruntzaldea.eus