Andoain Laburrean

ANDOAIN LABURREAN bideo lehiaketa

Andoain laburrean bideo lehiaketa 2015 urtetik Udalak eta ESCIVI-k elkarlanean antolatzen duten txapelketa da. Bi erakundeek balioa eman nahi izan diete elkarlanari eta lortutako emaitzei. Izan ere, gazteen artean euskararen erabilera sustatu eta sormena bultzatzeko helburuarekin, edizioz edizio, herriko sortzaile gazteak lanean jarri izan ditu lehiaketa honek, nahiz eta aurtengo edizioan Andoainen bizi, ikasi edo lan egiten dutenez gain, Beterrikoek nahiz Aiztondokoek ere aukera izan dute parte hartzeko.

Alex Merinoren ‘Ihesi” lana da VIII. ANDOAIN LABURREAN bideo laburren lehiaketaren irabazlea

  • Guztira 4 ikus-entzunezko jaso dira, proposamen berritzaileak eta Andoaingo San Martin elizaren kanpandorrea protagonistetako bat izan dutenak.
  • Bigarren saria ‘Gizaki egiten gaituena’ (Oihan Nieto) lanak jaso du eta ikusleen saria ´Begiradak´ (Elene Alkorta, Ekhi Arruabarrena, Maider Carballo, Unai Galarza, Aitor Ayerdi eta Xabier Aizpurua) izeneko lan koralak eskuratu du.

 

Jakes Ahamendabururen olerki bat hartu du ardatz Alex Merinoren Ihesi lanak. Epaimahaiaren iritziz, irudi eta testua modu egokian erabili ditu film laburrari izaera poetikoa emateko. Ametsez bizi eta amets egiteko bizi garenon aldarrikapena modu artistikoan eginiko lan ederra da.

Oihan Nietoren Gizaki egiten gaituena lanari dagokionez, bigarren saria emateko garaian epaimahaiak piezaren erritmoa azpimarratu du. Off ahotsaren kontakizunak eta irudiek bat egiten dute lanketa fineko planoekin. Aktoreen lanari agokionez, nabari da Sua Enparantzak, “Irabazi arte” telesailaren protagonistak, egiten duen lana, aurpegiko espresio nahiz keinu eta off-ahotsaren tonua. Oro har, ikus-entzunezko arina eta ongi ekoitzitakoa da.

Lehenengo saridunak 500 euroko diru-saria jaso du eta bigarrengoak 300 eurokoa.

Halaber, aurtengo edizioan  publikoak ikusleen saria bozkatzeko aukera izan du web bidez, herritarrek Begiradak izeneko film labur korala hautatu dute, eta egileek 150 euro jaso dituzte.

IKUSI BIDEOAK: Ihesi, Gizaki egiten gaituena, Begiradak, Gamma

Sari banaketaren argazkiak:

1. saria: Alex Merinoren Ihesi

2. saria: Oihan Nieto eta Eustacio Urrea

Publikoaren saria: Begiradak

 

 

OINARRIAK 2022-23