Euskararen errolda

Udalarekin harremanak euskaraz izateko aukera: 2023ko kanpaina

2001etik 2004ra 18 urte bete dituztenek kanpainaren nondik-norakoak azaltzen dizkien eskutitza jasoko dute etxean. Hemendik aurrera Udalarekin dituzten harremanak zein hizkuntzatan nahi dituzten izan adieraz dezakete eskutitzarekin batera azaltzen den inprimakia beteta eta Udaletxeko Atarian edo Bastero Kulturguneko harreran aurkeztuta. Horretarako, martxoaren 31 bitarteko epea izango dute.

Inprimakia modu fisikoan nahiz elektronikoan aurkeztu ahalko da, eta horretarako eskutitzean azaltzen den QR kodea edo honako lotura erabiliko da:

https://labur.eus/andoaingoudalarekineuskaraz

Gutuna

Inprimakirik aurkezten ez bada, Udalak ulertuko du harremanak euskaraz izan nahi dituela herritarrak, eta Udaleko Euskararen Errolda erregistroan jasoko da. Hori bai, orain egindako aukera herritarrak nahi duen momentuan aldatu ahal izango du, noski, eta horretarako Udalari jakinaraztea baino ez du egin behar.

 

Bestela ere, edozein momentutan eman dezakezu izena Euskararen Erroldan. Horretarako jar zaitez harremanetan Euskara Zerbitzuarekin.

    Izen abizenak (beharrezkoa)

    NA zenbakia (beharrezkoa)

    Telefonoa (beharrezkoa)

    E-posta (beharrezkoa)