Gidabaimena euskaraz

Gidabaimenaren atal teorikoa doan atera nahi?

Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ikastea eta azterketa euskaraz egitea bultzatu asmoz Buruntzaldeko sei udalek (Urnieta, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbil) egitasmo bat aurrera daramate azken urteetan eskualdeko autoeskolekin lankidetzan. Egitasmo horren helburua euskararen erabilera eremu guztietan sustatzea da.

Pizgarri moduan, aipaturiko azterketa gainditzen duten Buruntzaldeko pertsonen artean 400 euroko sariak zozkatzen dira herri bakoitzean dagoen autoeskola kopurua aintzat hartuta.

Zer egin behar duzu? Izena eman Andoaingo autoeskola batean: Bengoetxean edo Mendin.

Eskuorria

Prentsa oharra

SARIDUNAK Andoainen 2021ean:

Arixen Carrero Hurtado eta Aimar Murua Poza