Webguneak eta programa informatikoak euskaraz jartzeko

2024ko Deialdia 

WEBGUNEAK ETA PROGRAMA INFORMATIKOAK EUSKARAZ JARTZEKO DIRULAGUNTZAK

 Xedea: Andoaingo enpresa, merkataritza eta ostalaritza jardundegiek egunerokoan beren lanerako edo beren bezeroei informazioa eskaintzeko erabiltzen dituzten webguneak eta programa informatikoak euskaraz izan dezaten diruz laguntzea da dirulaguntza hauen xedea

BALDINTZAK

  • Enpresa edo merkataritza jardundegiak Andoaingo udalerrian kokatuta egon beharko du.
  • Dirulaguntza-gai diren webguneak eta programa informatikoak jartzeko edo berritzeko inbertsioa egiten den unetik dirulaguntza eskatzen den unera arte urtebeteko epea pasa ez izana
  • Edukiak oso-osorik euskaraz izango dira gutxienik. Horrek ez du eragozten beste hizkuntzaren batean ere izatea.
  • Hizkuntzaren kalitatea eta zuzentasuna ezinbestekoak dira.
  • Dirulaguntza eskatzaileak, bere aldetik, konpromisoa hartuko du webguneak hala izaten jarraituko duela hortik aurrera, webgunea hizkuntza bakar batean izateko aukera guztiak baztertuta, euskara hutsezko aukera izan ezik.
  • Diruz lagundutako webguneak eta programa informatikoetan azaltzen diren irudiak eta erabiltzen den hizkera ez-sexistak izango dira.

DIRULAGUNTZAREN EZAUGARRIAK

  • Euskara hutsezko webguneak, edo eleanitza izanda, euskarazkoari, gutxienez beste hizkuntzetan eman zaion adinako tratamendua emanda, eta lehen orrian euskarazkoa lehenetsita: kostuaren %50, 500 euroko mugapean eskatzaile bakoitzeko.
  • Eleanitza izanda, euskarazkoari, gutxienez beste hizkuntzetan eman zaion adinako tratamendua emanda, baina lehen orrian euskarazkoa lehenetsi gabe: kostuaren %30, 250 euroko mugapean eskatzaile bakoitzeko.

Programa informatikoen kasuan:

Euskara hutsezkoa bada kostuaren % 50ekoa izango da, 300 euroko mugapean, eta eleanitza bada kostuaren % 30, 180 euroko mugapean eskatzaile bakoitzeko.

BEZagatik ordaindutako zenbatekoa diruz lagunduko da bakarrik eskatzaileak egiaztatzen badu ez duela zerga horren aitorpenik egin behar.

Webguneengatik xedaturiko dirulaguntzak hamar urteko epealdian  behin bakarrik jaso ahal izango dituzte enpresek. Programa informatikoetarako ez dago horrelako mugarik

ESKABIDEAK

Eskatzaileek dirulaguntza ESKAERAREN INPRIMAKIA aurkeztu beharko dute, beteta eta sinatuta, 2024ko apirilaren 22tik ekainaren 16ra.

Eskaera-orriarekin batera honako hauek aurkeztu behar dira:

  • Egindako gastuen jatorrizko fakturak.
  • Egindako webguneek edota jarritako programa informatikoek eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen modua Udalaren esku jartzea (loturak, helbideak…).