Ongi etorri, gazte!

Ongi etorri, gazte! Haur eta nerabeei euskaran eta euskal kulturan murgiltzeko espazioa

Haur eta nerabeek euskara eta euskal kultura ezagutzeko aukera izango dute dinamika eta jolas ezberdinen bitartez Ongi etorri Gazte! ekimenaren saioetan. Kulturartekotasunetik eta aniztasunetik, euskara hizkuntza bizia eta giza harremanetarako tresna erabilgarria dela transmitituko da.

Norentzat?

Euskal Herritik kanpoko jatorria duten familien haur eta nerabeak, 10-16 urte bitartekoak.

Noiz eta Non?

  • Andoaingo Gazte Lokalean (Pio Baroja, 1 bajo)
  • Astelehenetan, 16:45etik aurrera, eta astearteetan, 17:00etatik aurrera.
  • Doakoa

Izen-ematea eta informazioa

Andoaingo ikastetxeetan, Udaleko Euskara Zerbitzuan  (943 300 831) edota  ongietorrigazte@gmail.com postan

Eskuorria