Euskara etorkinentzat


AISA ikastaroak etorkinentzako harrera-ikastaro linguistikoak dira, hau da, euskara ikasteko oinarri-oinarrizko ikastaroak. Norentzat dira? Autonomia Erkidegoan bizi diren eta euskararekin harremanik izan ez duten etorkinentzat. Zertarako? Etorkinen hemengo gizartea, ohiturak, etab. Ezagutu eta euskara ikasteko lehenbiziko urratsak eman ditzaten. Guztira 60 orduko iraupena dute.

Informazio gehiago Udaletxeko Euskara Zerbitzuan (943 300 831) eta AEK euskaltegian (943 591 704).

 

AISA ON-LINE

Euskarara hurbiltzeko harrera-ikastaroa duzu AISA, tutorerik gabe oso oinarrizko euskara internet bidez ikasteko aukera ematen dizuna. On-line funtzionatzen du eta doanekoa da. Ikasmaterial honen helburua, euskaltegietako ohiko ikastaroetan parte hartzeko bidea erraztea da eta Euskal Herriko ohitura, sinesmen, gustu, eta abarren berri izan dezazun. Horixe da, bada, gure asmoa: kultura ezberdinetatik zatoztenei nola bizi garen erakustea.

Ez duzu inon matrikulatu beharrik, www.ikasten.ikasbil.net atarian erabiltzaile-kontua sortu,  besterik ez

Informazio gehiago