Agenda
Une honetan ez dago datorren ekitaldiak.
Dagoeneko argitaratu da 2024-2025 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzen behin-behineko ebazpen proposamena, hain zuzen ere, 1. multzoari dagozkionak, hau da, 2024ko urriaren 1etik aurrera hasi eta 2025eko martxoaren 1etik ekainaren 30 bitartean bukatu diren ikastaroenak.
Ebazpen honi egiteko alegazioak egiteko epea irekita egongo da abuztuaren 4ra arte (barne)
Behin betiko ebazpena eta zerrendak ezagutaraziko dira 2025eko irailaren 3an.
Ekainaren 4an Bastero Kulturgunean gauzatu zen ekitaldian argitara eman ziren aurtengo edizioaren irabazleak:
Sariak jakinarazteaz gain, lehiaketara aurkeztu diren zazpi lanak ikusi ahal izan ziren, Uxue Botas eta Ane Nafarreteren Komando Marmitako lan profesionalarekin batera.
Aurtengo oinarriak aurkeztu dira.
Profesionala ez den eta Beterrin edo Aiztondon bizi, ikasi edo lan egiten duen edozeinek parte har dezake lehiaketan.
Bideoak hizkuntz edukiren bat izatekotan (ahotsa, musika, kartelak, elementu grafikoak…), honek euskarazkoa izan behar du nahitaez. Gaia librea izango da, baina LEIHO BAT azaldu behar du, izan zeharka, izan istorioaren elementu garrantzitsu gisa.
Lanak aurkezteko azken eguna: 2025eko maiatzaren 19a. Lanak aurkezteko HONAKO GALDETEGIA bete behar da eta My Air Bridge (www.myairbridge.com) bidez bidali bideoa.
Lehen saria 500 €koa izango da, bigarren saria 300 €koa, eta “ikuslearen saria” 150€. Herritarrek andoaindarraeuskaraz.eus web orrialdearen bidez bozkatzeko aukera izango du.
Sari banaketako ekitaldia 2025eko ekainaren 4an izango da, Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Bertan jakingo da epaimahaiaren erabakia eta bertan lan onenak proiektatuko dira.
OINARRIAK HEMEN
Dagoeneko DA! kanpainaren sarituak ditugu HEMEN
Euskal kultura sustatzeko helburu eta Durangoko Azokaren 59. edizioa (DA!) ospatzeko Andoaingo Udalak euskarazko liburuak erosteko 25 euroko 59 bono zozketatu berri du abenduaren 3tik 18ra izena eman zutenen artean.
Kontsultatu zerrenda eta, sariduna izan bazara, Udaletxeko ATARIA zerbitzutik pasa zure bonoaren bila. Irabazleek urtarrilaren 20ra arte izango dute aukera herriko liburu-dendetan bonoa erabiltzeko.
Atzo, azaroaren 27an, Bastero Kulturgunean, 36. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria ekitaldia gauzatu zen, eta bertan ezagutzera eman ziren aurtengo euskarazko kazetaritza eta komunikazio lan onenak, epaimahaiaren arabera:
Ekitaldi horretan bertan, Ana Galarraga Aiestarani entregatu zitzaion ohorezko mugarria
Abian da 2024-2025 ikasturteko Euskara Familian programa. Bertan hiru jarduera, guztiz doakoak, biltzen dira:
Izen-ematea https://labur.eus/EuskaraFamilian_2024 galdetegiaren bidez egin daiteke.
Irailaren 11tik urriaren 14ra bitartean egongo da irekia epea dirulaguntza eskaera aurkezteko Udaleko ATARIA zerbitzuan edo egoitza elektronikoan.
Baldintzei eta prozedurari buruzko informazioa: HEMEN
Aurten ere istorioak plazetan entzuteko aukera izango dugu, haurrek nahiz helduek!
IPUINGIRO ekimenaren bidez, herriko beste hiru txokootan eskainiko dugu ikuskizun bana: Etxeberrieta plazan, Bazkardo auzoko frontoian eta Plaza Morean.
FAMILIENTZAKO SAIOAK:
UZTAILAK 2, asteartea, 18:30, Etxeberrieta plaza
AMAIA ELIZAGOIEN + IRATI CELESTINO:
“Ameli eta xirrikituen jostunek” ipuin kontalari musikatua.
(3 urtetik gora)
UZTAILAK 9, asteartea, 18:30, Bazkardo auzoko frontoia
ODEI ARREGI: “Ganbarako ipuinak”
(5 urtetik gora)
HELDUENTZAKO SAIOA:
UZTAILAK 16, asteartea, 20:00, Plaza Morea
ASISKO URMENETA: “Gora euskal herrientsak”