2024ko Deialdia
UDALERRIZ GAINDIKO EREMUETAN EUSKARA SUSTATZEN DUTEN ERAKUNDEENTZAKO DIRULAGUNTZAK
Xedea: Andoaingo Udalak udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundeei euskararen normalizazioan eragiten duten esparruak lantzeko dirulaguntza hauek eskainiko dizkie.
BALDINTZAK
- Udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzea.
- Euskararen normalizazioan eragiten duten esparruak lantzea.
- Eskabidea ekainaren 30 baino lehen aurkeztea.
ESKABIDEAK
- Eskaera beteta.
- Eskaera gutuna edo txostena.
- Zinpeko aitorpena. Bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera, dirulaguntzaren zenbatekoak diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen EZ duela egiaztatzen duena.
PUNTUAZIO ERABIDEA
.
Urteko egitasmo guztiei emateko dagoen diru-kopuru guztia eta ebaluazioaren arabera erakundeek lortutako puntu guztien zatiketa egin eta eragiketa horrek puntu baten balore ekonomikoa emango du.
Puntu batetik ateratzen den balore ekonomikoa bider erakundeek lortzen dituzten puntuek zehaztuko dute eman beharreko dirulaguntzaren kopurua.
Baloraziorako adierazleen datuak EUSTATetik, eta beste erakunde publikoetatik lortuko dira. Dirulaguntza ematen den urtean argitaratuta dauden azken datuak erabiliko dira baloraziorako.
Baloraziorako adierazleak eta horien puntuazioa honako hauek dira:
Erakundearen eragin eremuko egoera soziolinguistikoa. Biztanleriaren artean dauden euskaldunen (euskaldunak + ia euskaldunak/2) ehunekoa:
- % 0-30,9: 100 puntu
- % 31-40,9: 50 puntu
- % 41-60,9: 20 puntu
- % 61-70,9: 10 puntu
- % 71-100: 5 puntu
Erakundearen eragin eremuko biztanle kopurua:
- 500.000 edo gehiago = 80 puntu
- 000.000tik 2.499.999ra bitarte = 60 puntu
- 000-999.999ra bitarte = 40 puntu0-499.999ra bitarte = 20 puntu
Dagokion eremu administratiboko hizkuntza legediaren garapena
- Ez dago legediarik: 100 puntu
- Legedia partziala dago: 50 puntu
- Legedia badago: 0 puntu
Proiektuaren memoria aurkeztu izana
- Aurkeztu du eta osatua da: 50 puntu
- Aurkeztu du, baina eskasa da: 10 puntu
- Ez du proiekturik aurkeztu : 0 puntu
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
.
Atal honetako dirulaguntzetarako 2.500 euroko dirulaguntza erabiliko du Udalak 2024 urterako. Onartutako eskaera bakoitzari deialdi honetako 30 artikuluko puntuazio sistemaren bidez lortutako puntuen baitako dirulaguntza emango zaio.