Euskararen erabilera eskola-kirolean
Adituek garbi azaldu dute euskara behar bezala ikasteko aisialdian eta eskola eremutik at euskara erabiltzea ezinbesteko dela (aisialdian, kirolean, lagunartean eta gainontzeko esparruetan). Ondorioz, eskola-kirola osatzen dugun estamentu guztiok (Aldundia, Udala, ikastetxeak, elkarteak, gurasoak…) ados gaude eskola-kirola euskaraz egitea dela lortu behar dugun helburuetako bat.
Gaur egun eskola-kirolean diharduten kirolari guztiak dira gai eskola-kirola euskaraz egiteko gure eskualdean, bai eta entrenatzaileen %80 inguru ere, (eta, jakina, portzentaia hori hobetu nahi da). Ikasle etorkinek testuinguru hau ezin hobea dute beraien euskara maila eta integrazioa indartzeko.
Haur guztiei ondo datorkie euskaraz egitea, baina bereziki komeni zaie etxean egin ezin eta euskara ikastetxean bakarrik erabiltzen dutenei (ikasgelan soilik erabiltzen badu euskara haur batek, urte osoan esna dagoen orduetatik gehienez ere %14etan egingo du euskaraz, eta hori ez da nahikoa behar adinakogaitasuna lortzeko).
Eginkizun hau bideratzeko sortu zen Kirola euskaraz egitasmoa, eta hori gauzatzen dihardugu eskola-kiroleko parte garen kideok eta erakundeok. Denok lagun dezakegu, baita gurasook ere: jarduerak euskaraz izan daitezen eskatzerakoan, entrenatzaileekin euskaraz egiterakoan, haurrak partidetananimatzerakoan…
Guztion esku dago eta guztion eginkizuna da.
Eskola Kirola Buruntzaldean: gurasoei banatzen zaien eskuliburua