Kiroldegiko ikastaroak

Allurralde kiroldegiko ikastaroak

allurraldeAllurralde kiroldegian badago aukera antolatzen diren ikastaroak euskaraz egiteko: aerobika, balance, puma, aquagyma, zumba, combat, spining, fitness, k-strech, hipopresiboak, kros training,  igeriketa, soinketa eta yoga.

Informazio gehiago

Izena emateko garaian ikasleari galdetu egiten zaio ea gai den klasea euskaraz jarraitzeko, eta, ikasle mota kopuruaren arabera erabakiko da zein hizkuntzatan izango den ikastaroa:

A tipologiako taldeak: partaide guztiak, edo ia guztiak (%100-%75), dira gai klasea euskaraz jarraitzeko. Talde hauetan irakaslea  euskara hutsez, edo nagusiki euskaraz arituko da.

B tipologiako taldeak: partaide erdiak baino gehiago  (%74-%50), dira gai klasea euskaraz jarraitzeko. Talde hauetan irakaslea  euskaraz edo ele bietan arituko da.

C tipologiako taldeak: partaide erdiak baino gutxiago  (%49-%0), dira dira klasea euskaraz jarraitzeko. Talde hauetan irakaslea  ele bietan, edo nagusiki erdaraz arituko da.

2016-17 ikasturteko datuak:

Guztira 55 ikastarotan izan da esku hartzea :

  • A tipologiakoak: 56
  • B tipologiakoak: 1
  • C tipologiakoak: 1

Hizkuntzaren erabilerari dagokionez, 17 talde izan dira EUSKARA hutsez eta 32 nagusiki euskaraz, hau da guztirako %84.