Arduradun politikoa:
- Sagrario Ruiz Fernandez:
Euskararen Normalizaziorako Batzordeko lehendakaria
Udal langileak:
- Arantza Aguado: euskara teknikaria.
- Oihane Uitzi: hizkuntza normalizatzailea
- Lourdes Loiarte: administraria
- Jon Unanue: itzultzailea eta interpretaria
Helbidea:
Urigain etxea (1. solairua), La Salle etorb., 6
20140 Andoain
Tel: 943 300 831
e-posta: euskarazerbitzua@andoain.eus
Andoaingo Udalak 2020ko ekainaren 25ean eta aho batez, 2020-2025 epealdiko Euskara Sustatzeko Erabilera Plana (ESEP) onartu zuen. Bertan jasotzen dira datozen sei urteotan udalak udalerrian eta udal jardunean euskararen erabilera sustatzeko garatuko dituen politika, programa eta ekintzen jardunbide. Dokumentu hau modu ireki eta malguan hartu behar da, aldiro-aldiro, beharrezko balira, egoki diren egokitzapenak eginez eta udalerriko eragile ezberdinek egin ditzaketen ekarpenekin aberastuko baita.