Kanpo eta barruko hizkuntza paisaia euskaraz jartzeko

2024ko Deialdia

JARDUNDEGIETAKO KANPO ETA BARRUKO HIZKUNTZA PAISAIA EUSKARAZ JARTZEKO DIRULAGUNTZAK

 Xedea: Udalerrian, merkataritza, ostalaritza eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten jardundegietako hizkuntza paisaia, kanpokoa zein barrukoa, euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzea da dirulaguntza hauen xedea.

BALDINTZAK

  • Enpresa edo merkataritza jardundegiak Andoaingo udalerrian kokatuta egon beharko du.
  • Inbertsioa egiten den unetik dirulaguntza eskatzen den unera arte urtebeteko epea pasa ez izana.
  • Dirulaguntza jaso ahal izateko elementuak euskaraz ongi idatzita izatea eta, hala balegokio, euskaraz eta gaztelaniaz.
  • Izen berezi, toponimo, akronimo eta abizenak soilik adierazten dituzten elementuek ez dute dirulaguntzarik jasoko.
  • Euskara hutsean edota bietara eginda dauden euskarriengatik emango da dirulaguntza, baina, euskaraz eta gaztelaniaz, bietara alegia, egindakoen kasuan, euskara gutxienez gaztelaniaren neurri berean erabiltzea nahitaezkoa izango da dirulaguntza jasotzeko, beti ere euskarazko testuari lehentasuna eman bazaio.
  • Kontuan hartuko da jendeak irakurtzeko moduan jarrita dauden kartel eta seinaleztapenak ere euskaraz edota bietan idatzita egotea.
  • Diruz lagundutako euskarrietan azaltzen diren irudiak eta erabiltzen den hizkera ez-sexistak izango dira

Diruz lagunduko diren gastuak

Jardundegiaren kanpoko errotulua.

  • Erakusleihoaren kristalean bertan jartzen diren errotulazioetan.
  • Eguzki-oihal eta olanen errotulazioa
  • Bestelako euskarrietakoak

Jardundegiaren barruko hizkuntza paisaia:

  • Eskaintzen diren produktuak/zerbitzuak erakusteko jartzen diren idatzizko euskarri finkoak.
  • Seinalitikarekin zerikusia duten idatzizko euskarriak (komunak, jangela, sarrera/irteera, probagela…).
  • Eskaintzen diren produktuak, zerbitzuak eta prezioak ikusteko bezeroak eskuragarri dituen idatzizko euskarriak.
  • Erabilera bakarreko idatzizko euskarriak (mahai zapiak, plater azpikoak, ahozapiak, poltsak, tiketak, fakturak, albaranak…).

Dirulaguntza erabilitako materialari berari dagokion gastuaren gainean izango da, ez da kontuan izango elementua jardundegian jartzearen kostua. Era berean, erakusleihoaren kristaleko estanpazioei eta eguzki-oihal eta olanen errotulazioei dagokienez, estanpazio gastuak baino ez dira kontuan hartuko.

DIRULAGUNTZAREN EZAUGARRIAK

Euskarriak euskara hutsezkoak badira kostuaren % 60koa izango da, gehienezko 600 euro mugapean atal honetarako eskaerarik egiten duen eskatzaile bakoitzerako.

Elebietan badira, beti ere euskarazko testuari lehentasuna eman bazaio, kostuaren % 30, 300 euro mugapean atal honetarako eskaerarik egiten duen eskatzaile bakoitzerako.

BEZagatik ordaindutako zenbatekoa diruz lagunduko da bakarrik eskatzaileak egiaztatzen badu ez duela zerga horren aitorpenik egin behar.

Enpresek 5 urtez behin bakarrik jaso ahalko dituzte azpi-atal hauetako materialagatik dirulaguntzarik:

  • Jardundegiaren kanpoko errotulua.
  • Erakusleihoaren errotulazioa
  • Eguzki-oihal eta olanen errotulazioa
  • Bestelako euskarrietakoak.
  • Jardundegiaren barruko hizkuntza paisaia:
  • Eskaintzen diren produktuak/zerbitzuak erakusteko jartzen diren idatzizko euskarri finkoak.
  • Seinalitikarekin zerikusia duten idatzizko euskarriak.

ESKABIDEAK

Eskatzaileek dirulaguntza eskaeraren inprimakia aurkeztu beharko dute, beteta eta sinatuta, 2024ko apirilaren 16tik ekainaren 22ra, deialdi honen 4. Artikuluan jasotzen diren moduren batean.

ESKAERA-ORRIArekin batera honako hauek aurkeztu behar dira:

  • Egindako gastuen fakturak.
  • Idazkuna jarrita dagoela frogatzen duen argazkia; idazkun bat baino gehiago denean, guztiena aurkeztu behar da.

Eskabideak aurkeztu ahal izango dira honako bideak erabiliz:

  • Andoaingo udaletxeko ATARIAn, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.
  • Andoaingo Udaleko zerbitzu telematikoen bidez.
  • Edozein administrazio publikotako erregistroan (udalak, aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak), beti ere EIS sisteman badago.
  • Postetxean, EEBBE zerbitzuan.
  • Administrazio publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan xedatutakotan.