Kirol elkarteak

Euskararen erabilera ikastetxeetako geletara mugatzen da, Taldea3askotan. Horrexegatik iruditzen zaigu hain garrantzitsua ikastetxeetatik kanpo burutzen dituzten jarduerak ere, batez ere aisialdikoak, euskaraz egitea, jarduera horiek bihurtuko baitute euskara hizkuntza bizia, alaia eta erakargarria, eta gure haur eta gazteak euskaldun osoak.

Aisialdiko jarduera nagusienetakoa kirola da, horregatik, proba pilotu moduan, elkarte bakar batekin hastea lanean erabaki genuen, Leizaran Eskubaloi Klubarekin, hain zuzen. 2013an sinatu genuen euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena elkarte horrekin.

Hortik abiatuta, emaitza onak ikusita, 2015. urtean gainerantzeko kirol elkarteekin ere harremanetan hasi ginen, eta elkarte bakoitzean duten hizkuntza egoera aztertuta eta kontuan harturik, bakoitzari egokitutako hitzarmen proposamena sortu eta adostu genuen. Honen guztiaren emaitza, 2016ko martxoan  Andoaingo 10 elkarterekin sinatutako hitzarmenak.

Hitzarmen horien guztietan eta lehentasun gisa, honako konpromisoa adostu dugu:

gaitasuna dagoenean, haur eta gazteekin elkarteak dituen ahozko eta idatzizko harremanak euskara hutsez izango dira.

Konpromiso horren baitan dago, bereziki, entrenamenduetan nahiz partidetan entrenatzaileek eta epaileek kirolariekin dituzten ahozko harremanak euskaraz izango direla bermatzea.

Horretaz gain, eta beti ere elkartearen eta elkartekideen hizkuntza gaitasunaren arabera, bestelako konpromisoak ere sinatuko dira, besteak beste:

  • Elkartearen kanpo irudian: webgunea, errotulua, izena, ordutegia, kamisetak…
  • Elkarteak dituen idatzizko kanpo harremanetan: udalarekin eta herritarrekin harremanak, ikastetxeentzako gidak…
  • Elkarteak dituen ahozko kanpo harremanetan: udalarekin, federazioekin, herritarrekin…
  • Elkartearen barne funtzionamendurako idatzizko jardueretan: kontratuak, barruko inprimakiak, bilera deiak eta aktak…
  • Elkartearen barne funtzionamendurako ahozko jardueretan: Eskola Kiroleko epaileen eta umeen arteko harremanak, entrenatzaile eta jokalarien arteko harremanak, bilerak…

Kontuan hartu behar da konpromiso horien eragina 1.400 andoaindar baino gehiagorenganaino iritsiko dela, 10 elkarte horiek batzen dituzten bazkide edota erabiltzaile kopuru, hain zuzen ere. Kopuru horri gehitu beharko genizkioke erabiltzaile horien familiak eta ingurukoak, noski.

SPOT

HITZARMENA SINATU DUTEN  DUTEN KIROL ELKARTEAK: