URTEROKO ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITEKO GONBIDAPENA
Iritsi da Gipuzkoako Foru Ogasunaren aurrean herritarrok urtero egin behar dugun Errenta aitorpena egiteko unea. Aukera ederra da euskararen erabileran beste pauo bat gehiago emateko.
Piskanaka handituz doa euskararen erabilera Andoaingo erenta aitorpenetan. Duela bederatzi urte, 2009ko kanpainan alegia, Andoaingo errenta aitorpen guztien % 9,02 izan ziren euskaraz eginak, 2018an, berriz, % 15,2, hau da, 1.137 herritarrek egin zuten errenta aitorpena euskaraz
Errenta aitorpena EUSKARAZ egiteko bide ugari daude, ondorengoak:
- Errenta mekanizatuko bulegoak: aitorpena egiten lagunduko duen langileari Ogasun eta Finantza Departamentuarekiko harremanetan euskara aukeratzeko borondatea adieraziz.
- Autolikidazio proposamena telefonoz edo internetez onartzean.
- Foru Ogasunaren zerbitzuetako Zergabidea web plataformaren bitartez, errenta aitorpenean sartzean eta errenta aitorpena bidaltzean.
- Errenta aitorpena egiteko gestoria bat erabiltzen bada, errenta aitorpena euskaraz egin eta Ogasunarekiko harremanetan euskara aukeratzeko borondatea adieraziz.
Gipuzkoako Ogasunarekin dituzun harremanak euskaraz izatea nahi baduzu, eskuratu informazioa HEMEN