Home > Destakatuak > 10. ANDOAIN LABURREAN bideo lehiaketa

10. ANDOAIN LABURREAN bideo lehiaketa

Aurtengo oinarriak aurkeztu dira.

Profesionala ez den eta Beterrin edo Aiztondon bizi, ikasi edo lan egiten duen edozeinek parte har dezake lehiaketan.

Bideoak hizkuntz edukiren bat izatekotan (ahotsa, musika, kartelak, elementu grafikoak…), honek euskarazkoa izan behar du nahitaez. Gaia librea izango da, baina LEIHO BAT azaldu behar du, izan zeharka, izan istorioaren elementu garrantzitsu gisa.

Lanak aurkezteko azken eguna: 2025eko maiatzaren 19a. Lanak aurkezteko HONAKO GALDETEGIA bete behar da eta My Air Bridge (www.myairbridge.com) bidez  bidali bideoa.

Lehen saria 500 €koa izango da, bigarren saria 300 €koa, eta “ikuslearen saria” 150€. Herritarrek andoaindarraeuskaraz.eus web orrialdearen bidez bozkatzeko aukera izango du.

Sari banaketako ekitaldia 2025eko ekainaren 4an izango da, Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Bertan jakingo da epaimahaiaren erabakia eta bertan lan onenak proiektatuko dira.

OINARRIAK HEMEN