Ekainaren 4an Bastero Kulturgunean gauzatu zen ekitaldian argitara eman ziren aurtengo edizioaren irabazleak:
- Lehenengo saria: “Zeruko iragana”, Ane Chanca, Mireia Cuñado eta Iakes Fuentes.
- Bigarren saria: “Barruko dardara”, Maider Arruti, Oihane Oyarzabal, Sam Gonzalez, Aritz Balza eta Nagore Eceiza gazteek ekoitzia.
- Ikuslearen saria: “Bizi lapurtuak”, Xabat Minguez eta Ander Oyarzabalek zuzendua.
Sariak jakinarazteaz gain, lehiaketara aurkeztu diren zazpi lanak ikusi ahal izan ziren, Uxue Botas eta Ane Nafarreteren Komando Marmitako lan profesionalarekin batera.



