Atzo, azaroaren 27an, Bastero Kulturgunean, 36. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria ekitaldia gauzatu zen, eta bertan ezagutzera eman ziren aurtengo euskarazko kazetaritza eta komunikazio lan onenak, epaimahaiaren arabera:
- Feminizketak: Berria egunkarian argitaratutako elkarrizketa sorta, Maite Asensio, Amaia Igartua, Isabel Jaurena eta Olatz Silva kazetariek idatzitakoa
- Ikusgela: Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen proiektua
Ekitaldi horretan bertan, Ana Galarraga Aiestarani entregatu zitzaion ohorezko mugarria