Home > Destakatuak > IHESI lana izan da aurtengo Andoain Laburrean lehiaketaren irabazlea

IHESI lana izan da aurtengo Andoain Laburrean lehiaketaren irabazlea

Jakes Ahamendabururen olerki bat hartu du ardatz Alex Merinoren Ihesi lanak. Epaimahaiaren iritziz, irudi eta testua modu egokian erabili ditu film laburrari izaera poetikoa emateko. Ametsez bizi eta amets egiteko bizi garenon aldarrikapena modu artistikoan eginiko lan ederra da.

Oihan Nietoren Gizaki egiten gaituena lanari dagokionez, bigarren saria emateko garaian epaimahaiak piezaren erritmoa azpimarratu du. Off ahotsaren kontakizunak eta irudiek bat egiten dute lanketa fineko planoekin. Aktoreen lanari agokionez, nabari da Sua Enparantzak, “Irabazi arte” telesailaren protagonistak, egiten duen lana, aurpegiko espresio nahiz keinu eta off-ahotsaren tonua. Oro har, ikus-entzunezko arina eta ongi ekoitzitakoa da.

Lehenengo saridunak 500 euroko diru-saria jaso du eta bigarrengoak 300 eurokoa.

Halaber, aurtengo edizioan  publikoak ikusleen saria bozkatzeko aukera izan du web bidez, herritarrek Begiradak izeneko film labur korala hautatu dute, eta egileek 150 euro jaso dituzte.

IKUSI BIDEOAK: Ihesi, Gizaki egiten gaituena, Begiradak, Gamma

Informazio gehiago