Home > Destacados > KIRMEN URIBE gana el certamen literario de 111 Akademia

KIRMEN URIBE gana el certamen literario de 111 Akademia

El  11 de mayo recogerá dicho premio el escritor ondarrutarra en Bastero. 

Dos días antes, el 9 de mayo, se proyectará en Bastero el recién estrenado documental sobre  Kirmen Uribe

Oso aste oparoa antolatu du 111 Akademiak. Hilaren 11n, ostegunean, 111 Akademiaren saria jasoko du Kirmen Uribek, urtero bezala aurten ere hunkigarria izango den ekitaldian. Bi egun lehenago, asteartean, hilaren 9an, idazle ondarrutarraren hainbat bizipenen gainean Josu Venero zinegile ezagunak zuzendutako dokumental ikusgarria proiektatuko da. Bi ekitaldiok Bastero kulturgunean izango dira, arratsaldeko 7etan dokumentala, eta 7,30ean sari ematea.

111 Akademiako irakurleek hala erabaki dutelako jasoko du  Kirmen Uribek 2016ko 111 Akademiaren Saria, “Elkarrekin esnatzeko ordua”eleberriagatik. Nobela bera izan da aurtengo Espainiako Kritika Saria irabazi duena. Esan bezala, Akademiak maiatzaren 11n, ostegunarekin, emango dio saria Ondarroako idazleari Andoaingo Bastero kulturgunean, arratsaldeko 19:30ean hasiko den eta herritar guztientzat irekia izango den ekitaldian. Irakurleek liburu sarituko hainbat pasarte irakurriko dituzte Audience talde gernikarraren musika lagun dutela.

Sariarekin lotuta, maiatzaren 9an Kirmen Uriberi buruzko “Gutariko azkena” dokumentala eskainiko du 111 Akademiak Basteron bertan 19:00etan (kasu honetan ere sarrera doakoa izango da). Josu Venerok zuzendu eta Signodigital etxeak ekoitzitako lan honek Uriberen sorkuntza-prozesua eta nazioarteko beste artista batzuekin duen harremana ditu hizpide. Uriberen bizipenei jarraiki, bere garaiko Euskal Herriaren hainbat gorabehera ere islatzen dira dokumentalean. Euskara da dokumentalaren haria eta lotura, hasieratik bukaerera. Euskaran barrena egindako bidaia poetiko eta bisuala da, eta hizkuntza gutxituak abiapuntutzat hartuta, artista belaunaldi berrien lan egiteko eta munduarekin erlazionatzeko moduaren berri ematen du.

Josu Venerok eta Kirmen Uribek berak landutako gidoia du dokumentalak, Euskal Herrian, Estatu Batuetan, Japonian, Txinan eta Belgikan grabatua izan da eta nazioarteko hainbat artistaren partaidetza du, besteak beste, Elizabeth Macklin idazlearena, Salyy Perret Salisbury Unibertsitateko literatura irakaslearena, Su Tong idazlearena, Carmen Mussche Robert Musscheren alabarena, Wim Mertens musikariarena, Keijiro Suga idazlearena, Nami Kaneko itzultzailearena, eta Bingen Mendizabal eta Mikel Urdangarin musikariena.