IRAILAK 29,OSTIRALA
Ataun of the Dead film-trilogiaren emanaldia Goikoplazan, gaueko 21:00etan. Eguraldi txarra eginez gero, Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan
Haize bolada bortitzak zirela-eta, pasa den irailaren 15ean programatuta zegoen Ataun of the dead izenburuko filmen trilogiaren emanaldia bertan behera geratu zen. Gauzak horrela emanaldia atzeratu egin dugu eta programatu datorren IRAILAREN 29an, 21:00etan. Eguraldi ona eginez gero Goikoplazako frontoian egingo da, eta txarra eginez gero Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan. Leku batean edo bestean egingo den Udaleko sare sozialen bidez zabalduko da.
Hiru filmek osatzen dute trilogia: Ataun of the Dead (22’), Joxean’s Hil Eben (41’) eta Napar Death (48’). Film hauek Katihotsak taldeak ekoitzia da Xabier Padin eta Beñat Iturriozen zuzendaritzapean. Filmek lehen karlistaldiko Tomas Zumalakarregi eta bere agindupeko mutilak “berpizten” dituzte, gure garaira ekarri eta umorez janzten ditu karlista eta liberalen artean sorturiko gerra eta gatazkak. Filmak jatorrizko bertsioan emango dira, euskaraz, eta azpitituluak ere euskaraz eskainiko dira.
Irailaren 16an egin zen Andoaingo guduari buruzko ibilaldi gidatuarekin batera Andoaingo guduak eta lehenengo karlistaldiak Andoainen eta Beterrin eragin zuten bortxakeria eta hondamendia gogoratzera datoz, ikuspegi anitzetik.