Marta Lasak, Euskara arloko zinegotziak, eta Ainhoa Aiertzak, ESCIVIko irakasleak, Andoain Laburrean bideo lehiaketaren 9. edizioa aurkeztu dute Basteron.
Lanak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 26a da. Lanak aurkezteko datu pertsonalekin bete https://labur.eus/andoainlaburrean estekan dagoen formularioan, eta, jarraian, My Air Bridge (www.myairbridge.com) bidez bidali bideoak euskarazerbitzua@andoain.eus postara, .mov edo .mp4 formatuetan. Sari banaketa 2024ko Otsailak 15ean izango da Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:00tan.
PARTE HARTZAILEAK: 6 urtetik 29 bitartean duen (1994ko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31ra jaiotakoak), profesionala ez den eta Beterrin edo Aiztondon bizi, ikasi edo lan egiten duen edozeinek
LANEN EZAUGARRIAK
- Bideoak hizkuntz edukiren bat izatekotan (ahotsa, musika, kartelak, elementu grafikoak…), honek euskarazkoa izan behar du nahitaez.
- Gaia librea da, baina Andoaingo zubiren bat azaldu behar du, izan zeharka, izan istorioaren elementu garrantzitsu gisa
- Bideoek gehienez ere 7 minutuko iraupena izango dute (kredituak barne).