Home > Destacados > Profesionalak izan ginen urtea liburu ikuskizuna

Profesionalak izan ginen urtea liburu ikuskizuna

Lanartea elkartearen liburua ikuskizun

  • Otsailaren 6an, asteartean, 18:30ean Bastero Kulturgunean
  • Koldo Izagirre, Joseba Tapia eta lagunen eskutik.
  • Bertaratzen diren lehenengo 30 herritarrek liburuaren ale bat jasoko dute.

1976 hura Euskal Prentsaren Urtea izatea erabaki zuten euskarazko hedabideek. Erabaki horren arrazoia zen euskal prentsan idazteak doako militantzia suposatzen zuela. Horrela, ezin informazioa hedatu, artilukuak eta iritziak ez baitziren aski garaiko errealitatea islatzeko. Halere, euskal prentsak erdarazko hedabideek isiltzen zituztenak atera zituen argitara askotan, isunak isun eta zentsurak zentsura. Era berean, belaunaldi berri bat hasi zen euskaraz idazten eta idaztetik bizitzen, hedabideek lagundu zuten euskara batua finkatzen eta sinesgarritasun handia jaso zuten irakurleen artean.

Liburua ikuskizun bilakatu dute Lanartea elkartearen kideek, testuek eta musikak lagunduta.