Andoaingo Udalak, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, aparteko osoko bilkura egin du 2018ko abenduaren 3an, eta bi erabaki hartu ditu ahobatez:
1.- “Ahoz aho, bizi-bizi” Adierazpen instituzionala onartzea eta herritarrei ezagutzera ematea.
2.- “Andoaingo Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana 2018-2022” onartzea, ondorengo bost urteotan udal zerbitzuetan ere euskararen erabilera areagotzeko konpromisoaren erakusgarri. Plan honen barruan bi eranskin daude:
- Lanpostuen zerrendako hizkuntza eskakizunak eta hauei dagozkien derrigortasun-daten ingurukoa
- Udalean hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak.