Home > Destakatuak > 2021eko Erreportari Gaztea Saria: irabazleak

2021eko Erreportari Gaztea Saria: irabazleak

Gorka Amatriak eta Aitor Pulponek irabazi dute aurtengo XXIII. Erreportari Gaztea Saria.

Epaimahaikideek, aho batez, aurtengo edizioko irabazletzat jo dute “Twitch” erreportajea. Hezitzailea eta lanketa handia egin den lana dela adostu dute. Izan ere, helburu pedagogiko eta dibulgatibo du Gorka Amatriak eta Aitor Pulponek (La Salle Berrozpe) “Twitch” idatzitako erreportaiak. Gazteen intereseko gai bat da, eurek kontrolatzen dutena, baina kontrolatzen ez duenari ere gakoak ematen dizkiona. Epaimahaikideen esanetan: gurasoei erakusteko modukoa. Errealidade orokor bat aldatzera datorren mundu baten berri ematen du lan honek.

2021 urteko lehiaketan Andoaingo zein inguruko herrietako 60 gaztetxok hartu dute parte eta guztira 25 idazlan aurkeztu dituzte. Aurten ere, beste bi lan saritu dira:
Alde batetik, Markel Rabadanek eta Eñaut Landak (Aita Larramendi Ikastola) “Robotika industriala: onura ala mehatxu?”, puri-purian dagoen gaia, eta, beste aldetik, Unai Santanok eta Lander Duranek (Leizaran institutua) idatzitako “Pornografia: nerabeen sexu-hezitzaile bakarra” lana. 180 €-ko saria jaso du bikote bakoitzak, azkenengo testu honetan sexuarekiko ezagutza eza landuta eta era egokienean eta zuzenean idatzita dagoen erreportaia delako. Interes handikoa duen gaia jorratu dute eta behar den bezala heldu diote. Oso ondo aurkeztua dago zertara doazen eta aipatzekoa da bai hasieran bai bukaeran egiten den hausnarketa.

Informazio gehiago https://erreportarigazteasaria.wordpress.com/