Home > Destacados > Euskaraldia Andoainen

Euskaraldia Andoainen

Irailaren 30ean, 200 lagunetik gora lagun elkartu zen afarian. Euskaraldia iristerako, abiada bizia hartuta egongo dira Andoainen

AIURRI

Atertu zuen arratsaldean, baina 19:00ak iristear zirenean euria gogotik ari zuen. Horrek eragin zuen jaialdiaren atzerapena. Plaza morean abiatu zen ekitaldia, Maizorrikoen parte hartzearekin. Gaueko 22:30ak arte, dozenaka lagunek euskararen aldeko festaz gozatu ahal izan zuten.

Bastero plazan, eta Ixiar Orejak aurkeztua, txalapartariekin abiatu zen ospakizuna. Urteurreneko festan murgilduta daude Maizorriko kideak, eta egun hauetan ikusgai dute erakusketa. Gaurkoan ekitaldiz beteriko eguna dute aurretik.

Txalapartarien emanaldia eta gero, Mulambo perkusio taldeak Afrikako doinuak ekarri zituen Andoainera. Burrunba hotsak urrutitik entzun zitezkeen, Kale Nagusian saioa eskaintzen ari zirela.

Kale Nagusitik Makaldegira eraman zituzten euskaltzaleak, bertan egin baitzen azkenean bokata-afaria. Aritz Agirre DJ Ezekiel disko-jartzailearen emanaldiarekin osatu zen ospakizuna.