‘Euskaraz barra-barra’ marka berria, bezeroek euskaraz egitea errazteko.
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak sortu dute marka bateratua, bezeroei adierazteko euskaraz egiteko aukera dutela markaduten lekuetan; hau da, marka duten establezimenduetan beti egongo da gutxienez euskara ulertzen duen langileren bat.
Bezeroari arreta bere hizkuntzan eskaintzea kalitatea bermatzeko oinarria da. Gainera, zerbitzu-sektorean euskaraz lasaiago eta gehiago aritzeko modua izango denez, zerbitzu-sektorea ez ezik, euskara ere hauspotzeko aukera izango dute merkatariek nahiz herritarrek.
Urtarriletik aurrera marka Euskal Herri osora zabalduko den arren, datozen hilabeteetan zenbait udalerritan proba pilotua egingo da, baita Andoainen ere. Gure herrian 50 establezimendu inguruk egin dute jada bat ekimenarekin.
Establezimenduren batek marka eskuratu nahi izanez gero, idatzi edo deitu Andoaingo Udalaren Euskara Zerbitzura:
euskarazerbitzua@andoain.eus
943 300 831