Aldapeko Basque Latin Jazz

Ekitaldiak kargatzen

Igarotako Ekitaldiak

Ekitaldiak Search and Views Navigation

Ekitaldi Views Navigation

uztaila 2024

(Castellano) IKUSZIRKUS: Mute (Cia Orain Bi)

2024.07.21 @ 6:30 pm - 7:30 pm
Zumea plaza

MUTATU aditzaren aginduzko singularreko hirugarren pertsona: Pertsona, animalia edo gauza baten itxura, izaera, egoera eta abar aldatzea. “…eta egun batean, iragana gure bizitzetara itzuli zen, eta gure sentitzen dugun guztiarekin topo eginarazi zigun. Gure antzokian berriro elkar ikusi genuen, urteen joana erakusten zuen hautsak guztia etara! Informazioaestaltzen zuen, eta bizitza berri horretara eraldatuta zirkuko gure ikuskizunak berpizten genituen bitartean, aldi berean gu ere mutatzen ari ginela sentitzearen magia sortu zen!” Mutazioa etengabeko zerbait da. Ez daitezela zomorroak bakarrik mutatu. Muta ditzagun…

Informazio gehiago »

HABI musika taldea

2024.07.28 @ 8:00 pm - 9:30 pm
Etxeberrieta auzoa

HABI 2018an sortu zen, Jon Ander Artola eta Yeray Gascon taldekideen bideak gurutzatuta. Villabonan jaioak dira biak, eta musikarekiko pasioak elkartu zituen haien bideak. Horren emaitza da Habi: Jon Anderren bateriaren indarra eta Yerayren gitarraren soiltasuna, azkenaren ahots bereziaren osagarri. Batu eta sei hilabetera plazaratu zuten zortzi kantu biltzen dituen lehen lana: ‘Loratu’. Konfinamendu garaian iritsi zen bigarren proiektua: azken hilabeteetan sortu zituzten abestiak bildu, findu eta bigarren disko batean jaso zituzten: ‘Koloreak’.

Informazio gehiago »

abuztua 2024

“Baserrian” Potxin eta Patxin pailazoak

2024.08.04 @ 12:00 pm - 1:00 pm
Goiburu

2002a ezkeroztik herriz herri, enparantza, antzoki, kultur etxe, frontoi, ikastetxe, jolas toki edo kirolgune hainbat ezagutu ditugu. Urtero ikuskizun berri bat eskeintzen dugu, zorionez urtero leku berdin batzuetara joaten garelako, horrela bertakoek ikuskizun desberdin bat ikusi dezakete. Gai berri bat eta elementu desberdinak erakusten ditugu urtero, eszenatokia berrituz. Aldiz, gure ikuskizunen funtsa bera da. Ikuslea ikuskizunaren parte senti araztea, elkarrizketa sortzea, parte hartzea bultzatzea bai jolas eta dantzaren bitartez, eta bide batez gai pedagogiko bat jorratzea. Horretarako gorputz espresioa, musika,…

Informazio gehiago »

Luhartz erromeria taldea

2024.08.15 @ 9:30 pm - 11:30 pm
Buruntza

Informazioa: https://luhartz.com/  

Informazio gehiago »

Ekhi Lambert: “Inbasioak”

2024.08.24 @ 7:00 pm - 8:30 pm
Otieta parkea, Leitzaran bailara + Google Map

Ekhi Lambert Irulegiko konpositore eta kantautorea da. Influentzia desderdinak lotuz (herrikoia, pop, musika inpresionista, filmetako musika), interpretazio eta idazkera musikalaren norberako ikusmoldea aldarrikatzen du. Konposizio eta moldaketak beste artista batzuentzat ere egin izan ditu, baita orkestra eta dantza konpainientzat. "Inbasioak" bere bakarkako bigarren diskoarentzat hainbat musikarirekin obra oparo, zorrotz eta anbiziotsua sinatzen du pop orkestralaren ildoan.

Informazio gehiago »

iraila 2024

Geure(R)A Harrobi Dantza Bertikala

2024.09.06 @ 10:00 pm - 11:00 pm
Goikoplaza

2023ko Umore Azokako Epaimahaiak Aipamen Berezia ematen dio Harrobi Dantza Bertikala konpainia gazteari, “Geure(R)a” ikuskizunagatik, “zuzeneko musikaren, irudiaren eta dantzaren arteko fusio koordinatuagatik” eta “historian zehar emakumeen oroimena zalantzan jarri eta lekualdatzen duen hari poetikoagatik. Bere dramaturgiak emakumeen inguruko memoria zalantzan jartzen du, eta gaur egun plantea daitekeen galdera batekin amaitzen da: Nortzuk diren gaur egun sorginak? Eta nortzuk dira zapaltzen dituztenak”. Informazioa HEMEN

Informazio gehiago »

IKUSZIRKUS: Sustrai (Zirkuss Konpainia)

2024.09.13 @ 7:30 pm - 8:30 pm
Bastero Kulturgunea

"Sustrai", ikuskizun berritzaile bat da. Iragana, oraina eta etorkizuna erabiliz bidaiatzeaz gain, hauekin ere jolasten duena. Bertan, gainera, zirku garaikideaz gain, arte plastikoen zuzeneko erakustaldia ere eskaintzen da. "Sustrai"-k, era berean, zirkuko artisten, Miren Barrena artista plastikoaren eta herritarren arteko elkarrizketa sinbolizatzen du. Eszenatokira kezka eta beldur desberdinak eramaten dira, baina baita, bakoitzaren istorioa, jakinduria pertsonala eta, batez ere, aurrera egiteko gogoak. Zirkua, akrobaziak, dantza eta antzerkia elkar lotuz, bederatzi artistek osatzen duten ikuskizuna da. Informazioa HEMEN

Informazio gehiago »

Erakusketa: “Ño” komikia

2024.09.25 @ 6:00 pm - 2024.10.17 @ 8:00 pm
Basteroko erakusketa gela, Kale Nagusia
ANDOAIN, 20140
+ Google Map

Maitane Gartziandia ilustratzaileak eta Miren Artetxe eta Eli Pagola testuen egileek, bertso saio baten bueltan gerta daitezkeen hamar eszena jaso dituzte erakusketa honetan. Ño! Komikian inspiratutako erakusketa. Informazioa

Informazio gehiago »

urria 2024

Kukai Dantza konpainia: Txalaparta

2024.10.11 @ 7:30 pm - 9:00 pm
Bastero Kulturgunea

KUKAI taldearen sorkuntza berri baten aurrean gaude. Txalaparta jotzeari utzi eta gero, inor ere ez da gertatutako soinuaren jabe: ezin da heldu, haren izaerak desafio egiten dio finkotasunaren ideiari. Nor bere gorputza sakonago entzun eta hautematen da: hegaldi bihurtzen. Informazioa

Informazio gehiago »

Aldapeko Basque Latin Jazz

2024.10.18 @ 7:30 pm - 9:00 pm

Aldapeko Basque Latin jazz taldearen proiektu berriak euskal musika tradizionala berreskuratu eta doinu latinoz jantzi ditu. Inoiz irudikatu ez dugun edertasun berri batez sumatuko ditugu ustez zahazkitutzat hartzen genituen doinu zaharrak. Informazioa

Informazio gehiago »
+ Ekitaldiak esportatu