Ekitaldiak Search and Views Navigation
apirila 2025
ITZULERA, Dejabu antzerkia
Zuzenean sortutako filma baten moduan eszenaratzen da lana. Hiru antzezleez gain, David Aguilar zinegilea egongo da oholtzan, zuzeneko irudien sorkuntza eta errealizazioan. Komedia existentzial baten aurrean gaude. Informazi gehiago HEMEN
Informazio gehiago »maiatza 2025
Euskaraldia: Barrexerkak ekoiztutako Nahastumbury antzezlana
Kafetegi batek izan duen bilakaeran oinarritzen da lana, bertan sortzen diren harremanak izanik erdigune. Herri bereko bizilagunak, bizitzako etapa eta egoera desberdinetan ikusiko ditugu, lokal berean. Sarrea doakoa, Euskaraldiaren programazio barruan. Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »Euskaraldia: Xaxafest
Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Goikoplazan, familiei eta gaztetxoei zuzendutako hainbat ekimen: Jolas-azoka. Bokata jatea Kalejira Arrixku musika taldearen kontzertua ... eta beste batzuk
Informazio gehiago »Axeri Dantzak 25/50!
Axeri Dantzaren 50. urteurrenean, 25 urte bete dira emakumeak talde esanguratsu honetan hasi zirenetik. Urte hauetan zehar, parte-hartzea funtsezkoa izan da Andoaingo kultura-ondare ukaezina den dantza hori mantentzeko eta garatzeko. Gure komunitatean garrantzi handia duen dantza hau Lizar Makil dantza taldearen eskutik berreskuratu zen eta segida ematea ezinbestekoa dela ikusi da. Hori horrela izanik, erakusketa hau antolatu da, herritarrek urtez urte bizi izan dutena gogoratzeko eta ibilbide honetan arrastoa utzi duten hainbat pertsonari omenaldi txiki bat egiteko helburuarekin. Informazio gehiago…
Informazio gehiago »Don Inorrez: “Aztia”
Don Inorrez eta Metrokoadroka taldeek aztia proiektua sortu dute. Proiektuaren lehen emaitza diskoa izan da, eta bigarrena kontzertua eta antzerkia uztartzen dituen pieza eszenikoa da. Oholtza gainean umorea eta doinu kutsakorrak izango dira nagusi, musika, antzerki bakarrizketa eta butoh dantza uztartuta. Informazio gehiago HEMEN
Informazio gehiago »ARIZONA, Txalo Produkzioak
Margareth eta George Arizonako mugaraino heldu dira. Lehenengoa, amets batekin: musikal bat egitea. Bigarrena, misio bat betetzera “Proiektua”-k hala aginduta: gu bizilagunengandik banatzen gaituen muga marrazten den lekuraino joan eta hura defendatu.
Informazio gehiago »ekaina 2025
Andoain Laburrean: SARI BANAKETA
https://www.andoaindarraeuskaraz.eus/es/2025/03/21/10384/
Informazio gehiago »uztaila 2025
IPUIN GIRO: Zorte txarreko otsoak
MAITE FRANKO ipuin kontalaria Zorte txarreko dabil Otsoko. Dena gaizki ateratzen zaio. Ez du janaririk aurkitzen, edo aurkitzen duen janariak ziria sartzen dio, ihes eginik; txerriek, antxumeek eta baita Txanogorritxok berak ere hala egin zioten!. Edo bestela Otsoko bera da ihes egiten uzten diena, pena hartuta. Horregatik orain inor ez da haren beldur. Eta hau gutxi balitz, Txanogorritxoren amonak super eskupeta erosi du. Ezin amonatxorik ere jan! Zer egingo ote du gure Otsoko gizajoak hemendik aurrera bizirauteko?
Informazio gehiago »









