Ekitaldiak Search and Views Navigation
martxoa 2025
Anari + Verde Prato
Basteroko agertokian bi emakume musikari, feminista eta ahaldundu joko dute: Verde Prato eta Anari. Lehenengoak “Bizitza Eztia” album berriarekin, 2025ean argitaratuko dena, eta bigarrenak “Giza Zarata” disko berriarekin, 2024ko martxoan argitaratua. Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »Martxoak 8: tailerra eta dokumentala
Eskulan tailerra eta genero arrakala, emakumeen eskubideak eta estereotipoak lantzen dituen dokumentala. 15:00 Ludoteka Egitaraua HEMEN
Informazio gehiago »Martxoak 8: GINKANA
GINKANA Hausnarketarako dinamikak eskaintzen dituen espazio seguru eta dibertigarria. 17:30 Gazte Lokala Egitaraua HEMEN
Informazio gehiago »Martxoak 8: “Ring” antzezlana
ANTZERKIA: RING. Evaren Alabak antzerki taldea 19:00 Bastero kulturgunea Egitaraua: HEMEN
Informazio gehiago »Laburbira, euskarazko film laburrak
Euskal Herri osoko 51 herritara iritsiko da 2025an LABURBIRA. Denetariko lanak ikus daitezke aurtengo bilduman. Andoainen, martxoaren 20an, 19:00etan, Bastero Kulturgunean. Besteak beste, Goya sarietarako hautatutako filmak (Ekain Irigorienen “Europa” eta Eneko Sagardoyren “Betiko Gaua“), Alaia Martin, Gipuzkoako Bertsolari finaleko irabazleak Karmele Mitxelena eta Iraitz Mateorekin batera zuzendutako “Pentsatzen dut”, Itziar Ituño protagonista duen “Prosopagnosia” edo “Utlandsk” Huezinema jaialdiko lan irabazlea. Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »“Ots” Haatik Dantza Konpainia
Jone San Martin, nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak, oroitzapenak asetzea, harritzea, gogora ekartzea eta, batez ere, mugimendu hark herri-kontzientzia bultzatzeko eta artea herriari hurbiltzeko izan zuen beharra transmititzea du helburutzat. Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »“Ez dogu zor ezer” Ainara Ortega & Joaquín Chacón jazz duo
Jazzaren zale amorratua den bikote hau berriro bildu da, hautatu eta landu diren jazz klasikoen errepertorioa eskaintzeko gitarra-jole handiaren ezaugarri den goxotasunarekin eta jazz bokalista ezagunarekin. Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »apirila 2025
Euskaraldiaren aurkezpena
11koaren aurkezpena egingo da, eta informazio eta izen-emateko mahaia jarriko da. Zer da Euskaraldia?
Informazio gehiago »Olaia Inziarte: “Zerrautsa”
Kantari nafarrak, azken urteotako euskal musika eszenaren errebelazioetako bat, “Zerrautsa” diskoa aurkeztuko du, indar, hauskortasun eta eraldaketa pertsonalari buruzko soinu-hausnarketa. Zerrautsa sortze-prozesuan ezinbestekoa den, baina baztertzen den hondakin-materiala da. Lan honek pertsonaletik harago doan elkarrizketa sakona eraikitzen du. Musika munduaren bueltan sortzen diren dinamikekiko eta mundua begiratzen duen bitartean etsipenez kantatzen duen gogoeta kritikoa da. Hauskortasunaren, eraldaketaren eta barne-bakearen bilaketaren inguruko gogoeta da. Egiazkotasunean zein musika-sentsibilitate ukaezinean oinarrituta, Inziarteren artea euskal eszenako proposamen sakon eta hunkigarrienetako bat bihurtu da. Sarrerak…
Informazio gehiago »






