Ekitaldiak Search and Views Navigation
abendua 2024
Gorka Urbizu “Hasiera bat”
SARRERAK AGORTUTA Kantuaren muinerainoko bidaia dirudi. Soinu geruzak gehitu eta gehitzearen tentazio oro baztertuta, kontrako bidea aukeratu baitu egileak: kantuak erantzi, hustu, kimatu… euren soiltasuna agerian utzi arte. Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »urtarrila 2025
Go!azen 11.0
Aldaketak Basakabin! Maitane udalekuko zuzendari berria izendatu dute, eta aurten gainera, omenaldi berezi bat ospatuko da Basakabin. Hori antolatzeko hartuko diren erabakiekin desadostasunak sortuko dira… Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »Go!azen 11.0
Aldaketak Basakabin! Maitane udalekuko zuzendari berria izendatu dute, eta aurten gainera, omenaldi berezi bat ospatuko da Basakabin. Hori antolatzeko hartuko diren erabakiekin desadostasunak sortuko dira… Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »Izaro Gabonetan
Izaroren sorpresa berria da hau: gabonetako disko propioa. Iruditerira batzeko gogoz, gabonetako kantutegiaz eta zortzi kantu propioaz osatutakoa. Aurkezpen kontzertu berezi honetan, kanta berriak aurkezteaz gain, bere diskografiako zenbait abestiren moldaketak entzuteko aukera izango dugu. Bere banda-kideek Garazi Esnaola, Iker Lauroba, Mattin Arbelaitz eta Julen Barandiaran lagunduko diote. Eñaut Gaztañaga bertan izango da, baita ere hiru korista. Bazkalosteko kantu saio epel bat elkarren bihotzak goxatzeko eta, batez ere, elkarren presentziaz gozatzeko. Kontzertu bizia eta berezia. Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »“Lore” Janus Lester
Lehen diskarekin urte eta erdiko bira egin ondoren antzokietara egin du Janus Lester-ek. Abesti berriak aurkezteaz gain, sorpresa eta estetika berri bat ezagutzeko aukera izango dugu. Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »Musika akuarela
ARKAITZ MENDOZA eta NEREA INTXAUSTI Korronte germaniarraren kontrako eragin argia islatu nahi izan dugu bi autore frantsesekin: Debussy eta Satie. XIX.mende amaierako inpresionismoa deritzona gidatzen dutenak. Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »«Ostirala iritsi da!» Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore
Haurrei, familiei eta sudurgorriak maite dituen orori zuzendutako “Ostirala iritsi da!” Katxiporretako pailazoen abentura berria iritsi da! Saioa 2023ko azaroan argitaratuko “Txapasen kaxa magikoa” ipuin eta disko ilustratuetan oinarrituta dago. Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »Miñan
Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua. Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »otsaila 2025
“Zorretan” Hika Teatroa
Hika Teatroak 35 urte beteko ditu aurten Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean. Taldeak beti eutsi dio bere izaera sozialari gizartearen arazoak arte eszenikoen bidez tratatzeko. Oraingoan zaintzari buruzko tragikomedia zentzugabea sortu dute. Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »Erakusketa: Isidro Langara nazioarteko futbolaria
Isidro Langarak leku nabarmena eta aitortua du mundu mailako futbolean. Andoaindar guztiek bere kirol ibilbidea eta sari sorta zabala gogora eta balora dezaten antolatu da erakusketa hau, bere ondarea Real Oviedo fundazioaren museora eraman aurretik, talde horretako jokalari ospetsua izan baitzen. Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »








