Home > Destakatuak > Sustrai Colina, aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Sustrai Colina, aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Sari banaketaren argazkiak eta bideoak

Uztailaren 9an, Andoaingo Bastero Kulturgunean, ezagutzera eman da Rikardo Arregi Kazetaritza Saria bere 28. edizioan. Aurtengo sari nagusia Sustrai Colinak eskuratu du ARGIA aldizkarian argitaratutako elkarrizketengatik.

Kazetari Berria Saria, Unai Oiartzun kazetariarentzat izan da, Irunero udal aldizkarian argitaratutako erreportaje sortagatik.

Gainera Epaimahaiaren Sari Berezia Amaia Gurrutxagak jaso du, 212 zenbakiko Jakin argitalpenean Kristiane Etxaluz Etxegarairi egindako elkarrizketagatik.

Epaimahaiaren azken erabakia